Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5396

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita NBE-2012BA/0009 espediente-zenbakia zuen lankide boluntarioari beka emateko EHUko Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera; beka hori erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2012. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan eman zen.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2012ko azaroaren 7ko Ebazpenaren babespean, EHUko Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeari 31.281 euroko diru-laguntza eman zitzaion, María José Acosta Lazo lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2012BA/0009).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2015eko martxoaren 16an bidalitako jakinarazpenean, bekari partzialki uko-egiteko eskaera bidali zuen; espedientean jasotzen dira arrazoiak.

Eskaera aztertu ondoren, erakunde onuradunak uko-egiteko aurkeztutako eskaeraren aldeko txostena egin zuen Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak diren laguntzak), 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka-aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (5/2008 Legea, ekainaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; 95/2010 Dekretua, martxoaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; 310/2010 Dekretua, azaroaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko eskumena Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María José Acosta Lazo lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea; beka hori erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2012. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan eman zen.

Horren ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitateko Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 5.960,92 euro ordain gisa (luzapenaren bigarren ordainketari dagokiona) eta 830,76 euro gizarte segurantza moduan (bekaren lehenengo eta bigarren urteak), hau da, guztira 6.791,68 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 28a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala