Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5391

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 24, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko. Helburua zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea da, honako inguru honetan: «Basauri-Alonsotegi» 132 kV-ko linea elektrikoa, Basauriko, Arrigorriagako eta Bilboko udal-mugartean. (Erreferentzia: L-8331GHC/TLE). (Espedientea: 48-AT-I-2016-22).

AURREKARIAK

1.– 2016ko ekainaren 24ean, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak, Erandioko Axpeko Erribera 5. zenbakian helbideratuak, eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikokoa deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ondorioz. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen, Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.

2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, aipatutako eskaera jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko irailaren 13ko BAOn, 2016ko irailaren 22ko EHAAn eta 2016ko irailaren 23ko El Correo egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2016ko irailaren 7an, Basauri, Arrigorriaga eta Bilboko Udalei ofizioak bidali zitzaizkien, aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezaten; halaber, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko txostena egitea eskatu zitziaen.

4.– Jendaurrean jartzeko epean partikularren alegazio bat auzkeztu da, jarraian haren zati bat jasotzen da:

Florentino Luis Lafuente Alonso jaunak, eraginpeko finken zerrendako 95. eta 97. finken titulartasuneko akatsak zuzentzea eskatzen du; akats horiek oinordetza dela-eta suertatu dira, eta Florentino Lafuente Martínez ordezkatu behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA)

2.– Sektore Elektrikoari buruzko aipatu 24/2013 Legearen 54. artikuluak energia-banaketarako instalazioen onura publikoa deklaratzen du, nahitaezko desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen xedeetarako, baita dagokion bide-zorraren ezarpena eta jarduketa ere, lege horren 56. artikuluan, eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan, aipatutako berehalako okupazio beharrari buruzko adierazpena inplizituki daramalarik.

3.– Aurkestutako elegitea eta onuradunaren erantzuna ikusita, proiektuaren eragindako ondasun eta eskubideen zerrendako 95. eta 97. finken titulartasuneko akatsak zuzenduko dira, finka horiek Florentino Luis Lafuente Alonso jaunaren izenean daude.

4.– Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaz (2013-04-24ko EHAA) esleitu zaizkion eskumenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DU:

Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela «Basauri-Alonsotegi» izendatutako linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, honako zati hauetan:

● Aireko tartea AE Basauri- ST Alonsotegi: 8141 m.

● AET Larraskiturako aireko deribazioa: 453 m.

Bi tarteetan linea zirkuitu sinplea da, 283 mm2 eta 455 mm2ko sekzioko aluminio-altzairuzko eroale isolatua.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan, presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez, ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazioen Administrazio Prozedura Erkiadeari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 24a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala