Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
5385

IRAGARKIA, Euskara eta Hezkuntza Saileko 1035.00 euskarako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuari buruzkoa.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zinegotzi ordezkariak 2016ko azaroaren 23an hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko abenduaren 1eko 229 zenbakikoan, argitaratu zen. Euskara eta Hezkuntza Saileko 1035.00 euskarako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lanpostu-mailako osagarria, 4. hizkuntza-eskakizuna (teknikari gaitua), eta 31.918,92 euroko berariazko osagarria eta prestasuna ditu, eta Bilboko Udaleko edota beste herri-administrazio batzuetako karrerako funtzionarioak betetzeko lanpostua da.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honi buruzko aurrerantzeko iragarkiak, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Bilbao, 2016ko abenduaren 1a.

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zuzendaria,

JAVIER ARIZABALETA SANMIGUEL.


Azterketa dokumentala