Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
5384

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 23koa, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren lehendakariak emana. Ebazpen horren bidez, Klara Olasagasti García aipatutako erakundeko karrerako funtzionario izendatzen da, eta karguaz jabetzeko eskatzen zaio.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren 2016ko apirilaren 1eko Ohiko Batzar Orokorrak erakundeko plantilla organikoaren eta lanpostu-zerrendaren aldaketak onartu zituen.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Orokorrak, 2016ko ekainaren 9an eginiko ohiko bilkuran, Kudeaketako Erdi Mailako Teknikarientzako lanpostu bat betetzeko deialdia onartu zuen, eta deialdi horren berariazko oinarriak onartu eta argitaratzea agindu zuen.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Orokorraren 2016ko ekainaren 9ko erabaki hori argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2016ko abuztuaren 5ean eta abuztuaren 16an, hurrenez hurren. Erabaki horren bitartez, barne-igoeraren bidez hornitzeko lanpostu hutsaren berariazko oinarriak eta deialdian izena emateko eskabidea onartzen dira.

2016ko azaroaren 21ean, deialdiaren Kalifikazio Epaimahaiak lehendakari honi bidali dio, deialdiaren berariazko oinarriek diotenaren arabera, hautagai hau plaza honetan izendatzeko proposamena:

Kodea: 5

Hautagaia: Klara Olasagasti García

Lanpostuaren izena: Kudeaketako erdi mailako teknikaria

Horretarako emandako epean, aipatutako berariazko oinarrien 11.3 zenbakian eskatutako dokumentazioa ekarri du hautagaiak.

Ondorioz, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariak, dagozkion eskumenak erabiliz, hau ebazten du:

«Klara Olasagasti Garcia –15258049X NAN zenbakiduna– Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza erakundeko karrerako funtzionario izendatzea, kudeaketako erdi mailako teknikari lanpostua betetzeko eta lanpostuari dagozkion funtzioak burutzeko.

Klara Olasagasti Garciak bere kargua jabetzan hartu behar du, izendapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko gehieneko epean.

Interesdunei ebazpen honen berri ematea»

Ebazpen hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek ebazpen honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hala ere, interesdunek, horren aurretik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete lehendakari honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2016ko azaroaren 23a.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren lehendakaria,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala