Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5382

1554/2016 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendaria, Miguel Hernández Fernández.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1031/2015 Ebazpenaren bitartez, Miguel Hernández Fernández jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen (ekainaren 15eko EHAA, 110. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miguel Hernández Fernández jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendaria, berak hala eskatuta, kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanda.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2016ko abenduaren 9tik aurrera jarriko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala