Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2016ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5376

IRAGARKIA, 2016ko azaroaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, Arabako Moredako eta Oyón-Oiongo udalerrietan, Guardia TAEko «Elvillar» airetiko linea elektrikoaren eta Viana TAEko «Mendebaldea» linearen arteko lotura egiteko 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoari buruzko proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, jendaurrean erakusten da beherago zehaztu jarduketa, hain justu ere eskatzailearen arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU, zeinaren helbidea baita: Laguardiako errepidea, 91-93 (26006 Logroño).

– Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta herriarentzat onuragarria dela aitortzea.

– Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: RS 1-19139 / AT-H-2016-00011 (18221).

Guardia TAEko «Elvillar» izeneko airetiko linea elektrikoko (13,2 kV) 371. euskarrian hasita (ordeztu beharrekoa) Viana TAEko «Mendebaldea» izeneko linea elektrikoko (13,2 kV) 95. euskarrian amaitzen den linea proiektatua.

30 euskarri berri; guztizko luzera 5.259 m-koa izango da.

– Linearen ibiltartea: Oyón-Oiongo eta Arabako Moredako udalerriak.

– Proiektu honek eragiten dien ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 169.101,76 euro.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, proiektua azter dadin Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) zein kasuan kasuko udaletxean; eta, bestetik, egoki iritzitako erreklamazioak aurkez daitezen (bina ale) iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala