Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2016ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5375

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, «Euskal Trenbide Sareari atxikitako trenbideen geltokietan publizitatea ustiatzeko» espedientearen lizitazioaren prozedura irekiari buruzko iragarkian akatsak zuzentzen dituena.

217/2008 Dekretuak, abenduaren 23koak, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariarenak, 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan akatsak edo ahazteak izanda testuingurua argi eta garbi ezin badaiteke ondoriozta eta zuzenduz gero dokumentuaren edukia edo zentzua egiaz edo itxuraz aldatzen bada, maila bereko xedapenaren bidez zuzenduko dira.

Prozedura irekiaren bidez «Euskal Trenbide Sareari atxikitako trenbideen geltokietan publizitatea ustiatzeko» espedientearen lizitazioan, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren iragarkian, 2016ko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariaren 229. zenbakian argitaratutakoan akatsak atzeman dira, jarraian zuzendu egiten dira.

4. puntuan, 2016/5157 (1/2) orrialdean,

Hala dio:

«4.– Kontratuaren aurrekontua: hasieran aurrez ikusitako kontratuaren bost urteetan urteko fakturazio garbiaren ehunekoa, urteko fakturazio garbiaren % 50 baino gutxiago izan gabe».

Baina hurrengoak azaldu behar du:

«4.– Kontratuaren aurrekontua: hasieran aurrez ikusitako kontratuaren bost urteetan urteko fakturazio garbiaren ehunekoa, urteko fakturazio garbiaren % 50 baino gutxiago izan gabe eta gutxienez 80.000 euroko urteko kanona bermatuta».

8. puntuko a) atalean, 2016/5157 (2/2) orrialdean,

Hala dio:

«8.– Aurkezteko epemuga: 2016ko abenduaren 16an, 12:00etan.»

Baina hurrengoak azaldu behar du:

«8.– Aurkezteko epemuga: 2016ko abenduaren 21ean, 12:00etan.»

Bilbao, 2016ko abenduaren 9a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala