Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2016ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5367

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2016ko azaroaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi estrategiako biozientziak-osasuna lehentasunari lotutako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematen baitira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Osasuneko sailburuordearen 2016ko azaroaren 30eko Ebazpenaren II. eranskinean (2016ko abenduaren 7ko EHAA, 232. zk.). Ebazpen horren bidez, espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi estrategiako biozientziak-osasuna lehentasunari lotutako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematen dira. Ondorioz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko bertsioan, 2016/5217 (7/10) orrialdean, II. eranskinean,

Honela dio:

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala