Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2016ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5363

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzen 2016ko deialdia. Agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2016ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2016ko maiatzaren 31ko bileran hartua. Bertan ezartzen dira aipatu aginduan 2016ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren 13. artikuluaren arabera –2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatu zen agindu hori–, baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez bada laguntza horiei dagokien aurrekontuan, agindu horren eta haren garapen-arauen eraginkortasuna bertan behera utziko da, laguntzak emateari dagokionez. Horregatik guztiagatik, agindu hau indarrean dagoen bitartean, diru-laguntzak emateko ezarritako kreditua agortuz gero ekitaldi ekonomiko batean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritzak egoera horren berri emango du administrazioko ebazpen baten bidez, eta, ebazpen horretan kreditua noiz agortu den azaldu beharko du. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortuta –agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi programaren oinarri arautzaileak–, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea aipatu aginduan jasotako laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua agortu dela, eskabideen sarrera kronologikoaren arabera: Araban, 2016ko uztailaren 1ean, 08:46ean (erregistro-zk.: 200244); Bizkaian, 2016ko uztailaren 5ean, 12:23ean (erregistro-zk.: 204491); eta Gipuzkoan, 2016ko uztailaren 13an, 10:05ean erregistro-zk.: 215020).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala