238. zk., 2016ko abenduaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5349
216/2016 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Aitor Zulueta Telleria jauna Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari izendatzea.
2.– Artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.