Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2016ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5342

74/2016 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita «Arabako Hegoaldeko Mendilerroak (ES2110018)» Kontserbazio Bereziko Eremuaren/Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren kudeaketa-gidalerroak eta -neurriak argitaratzea.

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko gidalerroak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.

Ildo horretatik, Arabako Hegoaldeko Mendilerroak kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, urtarrilaren 26ko 10/2016 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.2 artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-gidalerroak eta -neurriak.

Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak Diputatuen Kontseiluaren azaroaren 15eko 765/2016 Erabakiaren bidez onartu zuela Arabako Hegoaldeko Mendilerroak KBE/HBBEaren kudeaketa-gidalerroak eta -neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea eta urtarrilaren 26ko 10/2016 Dekretuaren eranskin gisa argitaratzea, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, urtarrilaren 26ko 10/2016 Dekretuaren III. eranskin gisa, Arabako Hegoaldeko Mendilerroak kontserbazio bereziko eremuaren kudeaketa-gidalerroak eta -neurriak, zeinak Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak azaroaren 15ean onartu baitzituen.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala