Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2016ko abenduaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5340

IRAGARKIA, 510/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Ana Luisa Astorkiza Ibáñez andreak prozedura laburtuaren izapidez egiten den administrazioarekiko 510/2016 auzi-errekurtsoa aurkeztu du Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 6. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 536/2016 Ebazpenaren bidez ezetsi egin baitzitzaion Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIan erizain kategorian 2016ko urtarrilaren 11n egindako lanpostu-gabetzearen kontra 2016ko otsailaren 5ean jarri zuen gorako errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49 artikuluan xedatutakoa betez, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie, aipatu prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoko interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 29a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala