Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2016ko abenduaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5337

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Nodoetako Firewall NGFW hornitu eta instalatzeko lizitazioaren esleipenari.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Nodoetako Firewall NGFW hornitu eta instalatzea.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko irailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 179. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamar mila (130.000,00) euro, BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko azaroaren 2a.

b) Esleipenduna: Integrated Technologies Systems, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta bederatzi mila eta bederatziehun (109.900,00) euro, BEZa kanpo.

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: bi (2) hilabete.

Bilbao, 2016ko azaroaren 24a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala