Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2016ko abenduaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5329

EDIKTUA, 195/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 195/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Rebeca Bonilla Garcia.

Alderdi demandatua: Irene Sanchez Ariza.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, eta idazpuruak eta epaitzak hau diote:

119/2016 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 7a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 195/2016 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Rebeca Bonilla Garcia, abokaturik eta prokuradore-ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: Irene Sánchez Ariza, auzi-iheseko deklarazioan.

Zordunkide solidarioaren aurretiko itzultze-ekintzari buruzko auzia da.

EPAITZA

Zati batean onetsi da Rebeca Bonilla Garciak jarritako demanda, Irene Sánchez Arizaren aurkakoa; horrenbestez, Irene Sánchez Ariza kondenatzen dut auzi-jartzaileari 801,31 euro ordaintzera.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala