Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2016ko abenduaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5326

EDIKTUA, 11/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 11/2016 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Durangoko San Ignacio 9 G-1 O zenbakiko Jabekideen Erkidegoak eskaturik, Josu Basabe Bilbaoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote:

92/2016 EPAIA

Epailea: Javier Garcia Garcia.

Lekua: Durango (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta hamaseiko uztailaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Durangoko San Ignacio 9 G-1 O zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Monica Blanca Rico Mendiguren.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua: Josu Basabe Bilbao.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

Javier García Garcíak, hiri honetako eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaileak, ikusi ditu, 11/2016 judizio arrunteko autoak. Asategui prokuradoreak sustatu ditu Durangoko San Ignacio 9 G-1 O zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan, Josu Basabe Bilbaoren aurka, zeina auzi-ihesean baita. Erregearen izenean ematen dut ebazpen hau:

EPAITZA

Baiesten dut Asategui prokuradoreak Durangoko San Ignacio 9 G-1 O zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan sustatutako demanda, Josu Basabe Bilbaoren aurka, zeina auzi-ihesean baita. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut Axa Seguros Generales-i hamaika mila berrehun eta hirurogeita zortzi euro eta berrogeita hamalau zentimo (11.268,54) ordaintzera. Prozesuan sortutako kostuak ere berak ordaindu beharko ditu, berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Epai honen aurka ez dago errekurtsorik jartzerik.

Eta demandatuari, Josu Basabe Bilbaori, legez jarritako moduan egiteko jakinarazpena, ediktu hau ematen dut, Durango (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko azaroaren bederatzia.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.

EDIKTUA, 11/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 11/2016 prozedura arrunta bideratu da (Judizio arrunta), Durangoko San Ignacio 9 G-1 O zenbakiko Jabekideen Erkidegoak eskaturik, Josu Basabe Bilbaoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote:

ARGITZEKO AUTOA
(92/2016 EPAIA)

Epailea: Javier Garcia Garcia.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko irailaren hamabia.

XEDAPENAK

Onartzen da eskatutako akats zuzenketa, eta 2016ko uztailaren 29ko Epaiaren epaitzan dagoen akatsa zuzentzen da, honela: baiesten dut Asategui prokuradoreak Durangoko San Ignacio 9 G-1 O zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan sustatutako demanda, Josu Basabe Bilbaoren aurkakoa, zein auzi-ihesean baitago. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut Durangoko San Ignacio 9 G-1 O zenbakiko Jabekideen Erkidegoari hamaika mila berrehun eta hirurogeita zortzi euro eta berrogeita hamalau zentimo (11.268,54) ordaintzera. Prozesuan sortutako kostuak ere berak ordaindu beharko ditu, berariaz.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Eta demandatuari, Josu Basabe Bilbaori, legez jarritako moduan egiteko jakinarazpena, ediktu hau ematen dut, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko azaroaren bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala