Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2016ko abenduaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5324

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 151/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 151/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Nicole Claudia Carpintero De Lange.

Abokatua: Elduayen Mugica Sofia.

Prokuradorea: Judith Martinez Garmendia.

Demandatua: Eneko Huici Perez.

Gaia: adostasunik ez izanik, seme-alabei buruzko neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-11-16an, eta honela dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

Prozedura honetan emandako 2016-11-09ko Epaiaren osagarria/argiketa gauzatzea erabaki da, bai oinarri juridikoei dagokienez, bai xedapen-zatiari dagokionez; eta hori zentzu honetan: aitaren kargura eta XXXXX alaba adingaberen alde ezarritako hileko 200 euroko mantenu-pentsioa, demanda ezarri zen egunetik hara exijitu ahal izango da, alaba adin nagusikoa egin arte, edo ekonomikoki burujabea izan arte edo hala izateko baldintzetan egon arte fedez onezko jokabideak kontuan izanik.

Ebazpen hau liburu egokian sar bedi eta auto nagusietan testigantza utzi.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Jatorrizko ebazpenaren aurka errekurtsoak jar daitezke, hura jakinaraztean zehaztutakoak hain zuzen ere (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaseiko azaroaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala