Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2016ko abenduaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5319

210/2016 DEKRETUA, abenduaren 7koa, zeinaren bidez xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan udal-titulartasuneko Aia-Urola Kostako ikastetxe publikoa sortzea.

Ikastetxeak sortu, kendu eta aldatzea hezkuntza-administrazioen egitekoa da, hala baitago jasota Hezkuntza Eskubidea arautzeko urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 17. artikuluan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 5.a artikuluan.

Aztertu dugu Aiako Udalak aurkeztu duen eskabidea, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak irakasteko ikastetxe bat ireki eta abian jartzeko.

Kontuan izanik aurkeztutako dokumentazioa eta arlo honetan eskumena duten erakundeek emandako txostenak, ondorioztatzen da betetzen direla indarrean den legerian eskatutako baldintzak.

Horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko abenduaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT

1. artikulua.– Aia-Urola Kostako Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua sortzea eta abian jartzea 2015-2016 ikasturterako (OLHUI Aia-Urola-Kosta). Ikus eranskina.

2. artikulua.– Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bakoitzarentzat baimendutako talde-kopurua jasota dago Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko uztailaren 19ko bileran hartutako erabaki honetan: «Euskal Autonomia Erkidegoko Aia-Urola Kostako Udalak Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko eskumena eskuordetzeko erabakia».

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ERANSKINA, ABENDUAREN 7KO 210/2016 DEKRETUARENA

LURRALDE HISTORIKOA: GIPUZKOA

Udalerria: Aia

Herria: Aia

Ikastetxea: IMFPB Aia-Urola Kosta OLHUI

Kode-zenbakia: 20015172

EAEko kode-zenbakia: 012726

Emango dituen irakaskuntzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak:

Metalezko Elementuen Fabrikazioko oinarrizko lanbide titulua (Soldadura, Galdaragintza)

Helbidea: Gozategi Enparantza 1, 20809 Aia.

Titularra: Aiako Udala

Edukiera: ziklo 1


Azterketa dokumentala