236. zk., 2016ko abenduaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (364 KB - 18 orri.)
- EPUB (1121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5309
IRAGARKIA, 2016ko azaroaren 23koa, Lanbideko zuzendari nagusiarena, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria izapidetzeko prozeduren 2961. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatu 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego egokian ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 15 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko.
Epe hori igaro, eta agertuko ez balitz, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 23a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.