Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2016ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
5294

IRAGARKIA, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko urteko sentsibilizazio-kanpainaren plangintza eta publizitate-tarteen erosketa kontratatzeko dena, prozedura irekiaren bidez (Espedientea: 04EMK/04S/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 04EMK/04S/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: plangintza eta publizitate-tarteak.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2017ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 170.000 euro; BEZa (% 21): 35.700 euro. Guztira: 205.700 euro.

5.– Bermeak: administrazio-klausula zehatzen agirian ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza. Lehendakaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

d) Telefonoa: 945 018 048.

e) Faxa: 945 018 159.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak.

Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak.

Eskaintza teknikoa: 49 puntu.

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-01-02, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzen irekiera.

C gutun-azalak irekitzea: 2017-01-17, 12:00ak.

B gutun-azalak irekitzea: 2017-01-24, 12:00ak.

a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Helbidea: Manuel Iradier 36.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01005.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 28a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala