Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2016ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5292

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 7koa, UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, honako epai hau betetzekoa: 2016ko apirilaren 28ko epaia, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salaren 1. atalarena, 281/2015 apelazio errekurtsoan emandakoa (316/2013 prozedura arrunta).

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 2ko EHAA), irakasle lankideen plaza hauek betetzeko deialdia egin zen:

Plazaren zenbakia: 1. Kodea: CLEC12L1-D00079-1. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza II. Ikastegia: Donostiako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Antropologia, etika eta legeria». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 2. Kodea: CLEC12L1-D00079-2. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza II. Ikastegia: Donostiako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Bizi zikloaren erizaintza I». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 3. Kodea: CLEC12L2-D00079-1. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza II. Ikastegia: Donostiako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Informazio sistemak eta datuen analisiak». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 4. Kodea: CLEC12L2-D00079-2. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza II. Ikastegia: Donostiako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Bizi zikloaren erizaintza II». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 5. Kodea: CLEC12L2-D00079-3. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza II. Ikastegia: Donostiako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Erizaintza Klinikoa III». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 6. Kodea: CLEC12L2-D00079-4. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza II. Ikastegia: Donostiako Erizaintzako U.E.. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Farmakologia». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 7. Kodea: CLEC12L2-D00079-5. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza II. Ikastegia: Donostiako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Komunitate erizaintza». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 8. Kodea: CLUC8L2-D00081-1. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Fisiologia. Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Leioa. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Fisioterapian esku hartzeko metodo espezifikoak II ». Eskatutako titulazioa: Fisioterapian Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 9. Kodea: CLUC8L2-D00081-2. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Fisioterapia. Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Leioa. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Zinesitapia ». Eskatutako titulazioa: Fisioterapian Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 10. Kodea: CLUC8L2-D00081-3. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Fisioterapia. Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Leioa. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Biomekanika klinikoa». Eskatutako titulazioa: Fisioterapian Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 11. Kodea: CLEC12L1-D00142-9. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa. Saila: Ingeniaritza Elektrikoa. Ikastegia: Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko U.R. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Teknologia elektrikoaren oinarriak» eta «Linea elektrikoak eta potentzia sistema elektrikoak». Eskatutako titulazioa: Industri Ingeniari Teknikoa, Elektrizitatea Espezialitatea.

Plazaren zenbakia: 12. Kodea: CLEC12L1-D00142-10. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa. Saila: Ingeniaritza Elektrikoa. Ikastegia: Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko U. E. Bilbao. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Instalazio elektrikoak» eta «Energia elektrikoa». Eskatutako titulazioa: Industri Ingeniari Teknikoa, Elektrizitatea Espezialitatea.

Plazaren zenbakia: 13. Kodea: CLEC12L2-D00018-1. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Gizarte langintza eta gizarte zerbitzuak. Saila: Soziologia eta Gizarte Langintza. Ikastegia: Gasteizko Gizarte Langintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Hezkuntza gainbegiratzea eta etika profesionala». Eskatutako titulazioa: Gizarte Langintzako Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 14. Kodea: CLEC12L2-D00018-2. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Gizarte langintza eta gizarte zerbitzuak. Saila: Soziologia eta Gizarte Langintza. Ikastegia: Gasteizko Gizarte Langintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Komunitaterako gizarte langintza». Eskatutako titulazioa: Gizarte Langintzako Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 15. Kodea: CLEC12L2-D00018-3. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Gizarte langintza eta gizarte zerbitzuak. Saila: Soziologia eta Gizarte Langintza. Ikastegia: Gasteizko Gizarte Langintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Gizarte proiektuen diseinua eta ebaluazioa». Eskatutako titulazioa: Gizarte Langintzako Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 16. Kodea: CLEC12L2-D00018-4. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Gizarte langintza eta gizarte zerbitzuak. Saila: Soziologia eta Gizarte Langintza. Ikastegia: Gasteizko Gizarte Langintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Bitartekaritza eta gizarte langintza». Eskatutako titulazioa: Gizarte Langintzako Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 17. Kodea: CLEC12L2-D00078-1. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza. Ikastegia: Leioako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Osasun publikoa». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 18. Kodea: CLEC12L1-D00078-2. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza. Ikastegia: Leioako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Erizaintza Klinikoa III». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 19. Kodea: CLEC12L2-D00078-2. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza. Ikastegia: Leioako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Patologia: oinarrizko zainketak». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 20. Kodea: CLEC12L2-D00078-4. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza. Ikastegia: Leioako Erizaintzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Klinika IV». Eskatutako titulazioa: Erizaintzan Diplomatua.

Plazaren zenbakia: 21. Kodea: CLEC12L2-D00141-11. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Hizkuntza eta sistema informatikoak. Saila: Hizkuntza eta sistema informatikoak. Ikastegia: Gasteizko Ingeniaritzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Informatikaren oinarriak» eta «Lengoaiak, konputazioa eta sistema adimenduak». Baldintza espezifikoa: Ingelesez jakitea, Gobernu Kontseiluak onartutako arautegiari jarraituz egiaztatua. Eskatutako titulazioa: Informatikan Ingeniari Teknikoa.

Plazaren zenbakia: 22. Kodea: CLEC12L1-D00237-4. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Teknologia Elektronikoa. Saila: Teknologia Elektronikoa. Ikastegia: Gasteizko Ingeniaritzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Sistema digitalak diseinatzeko oinarriak». Eskatutako titulazioa: Industria Ingeniari Teknikoa, Elektrizitatea Espezialitatea.

Plazaren zenbakia: 23. Kodea: CLEC12L2-D00151-2. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Kartografia, geodesia eta fotogrametria ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgi Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Gasteizko Ingeniaritzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Behaketen doikuntza». Eskatutako titulazioa: Topografian Ingeniari Teknikoa.

Plazaren zenbakia: 24. Kodea: CLEC12L2-D00151-3. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Kartografia, geodesia eta fotogrametria ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgi Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Gasteizko Ingeniaritzako U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Lanen topografia». Eskatutako titulazioa: Topografian Ingeniari Teknikoa.

Plazaren zenbakia: 25. Kodea: CLEC12L2-D00151-4. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Kartografia, geodesia eta fotogrametria ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgi Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko U.E Bilbao. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Topografia». Eskatutako titulazioa: Meatzean Ingeniari Teknikoa.

Plazaren zenbakia: 26. Kodea: CLEC12L1-D00142-6. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa. Saila: Ingeniaritza Elektrikoa. Ikastegia: Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko U.E Bilbao. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Teknologia elektrikoa» eta «Energia elektrikoa». Eskatutako titulazioa: Industria Ingeniari Teknikoa, Elektrizitatea edo Industria Elektronika Espezialitatea.

Plazaren zenbakia: 27. Kodea: CLEC12L1-D00048-1. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Ikastegia: Gasteizko Irakasleen U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Informazio eta komunikazio teknologia lehen hezkuntza». Eskatutako titulazioa: Irakaslea, Lehen Mailako Heziketan Espezializatua.

Plazaren zenbakia: 28. Kodea: CLEC12L1-D00045-5. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Gorputz adierazpidearen didaktika. Saila: Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika. Ikastegia: Gasteizko Irakasleen U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Garapen psikomotorra». Eskatutako titulazioa: Irakaslea, Heziketa Fisikoan Espezializatua.

Plazaren zenbakia: 29. Kodea: CLEC12L2-D00051-2. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Gasteizko Irakasleen U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Hizkuntzaren eta literaturaren Didaktika», «Gradu amaierako lana» eta «Praktikum III». Eskatutako titulazioa: Irakaslea, Haur Heziketan Espezializatua.

Plazaren zenbakia: 30. Kodea: CLEC12L1-D00146-6. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Saila: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Ikastegia: Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Erregulazio automatikoa». Eskatutako titulazioa: Industria Ingeniari Teknikoa, Elektronikan, Automatikan eta Industria Elektronikan Espezializatua.

Bigarrena.– Aurreko atalean aipatutako 30 zenbakidun plaza (Kodea: CLEC12L1-D00146-6. Kidegoa: Irakasle Lankide Iraunkorra. Jakintza-arloa: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Saila: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Ikastegia: Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Erregulazio automatikoa». Eskatutako titulazioa: Industria Ingeniari Teknikoa, Elektronikan, Automatikan eta Industria Elektronikan Espezializatua) bete gabe geratu zen, ez zelako aurkeztu inor. Hori dela-eta, amortizatu egin zen 2013ko azaroaren 30ean.

Hirugarrena.– Aipatutako erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen, eta, era berean, data hauetako kontratazio erabakien kontrakoak aurkeztu ziren: 2013ko abuztuaren 22koa (Ana Belén Fraile Bermúdez, Maider Kortaxarena Rubio, Silvia Caballero Sánchez, María Inmaculada Eizmendi Garate, Nagore Zinkunegi Zubizarreta, Jesús Rubio Pilarte, Maider Ugartemendia Yerobi, Maite Barandiaran Lasa, Josune Zubeldia Etxeberria, Udane Elordi Güenaga, Javier Ignacio Arnal Gil, Ane Lopetegui Galarraga, Pilar Artistizabal Llorente, Oihane Abarrategui Ranero, Zaloa Aginako Arri, Dunixe Marene Larruskain Escobal, Alberto José Olalde Altarejos, Rakel Oion Encina, Amaya Mesanza Moraza, Ismael Etxeberria Agiriano, Miren Edurne Ariño Altuna, Miren Edurne Aranguren Vigo, 2013/09/23ko EHAA), 2013ko irailaren 9koa (Marta Arrue Mauleón, 2013/09/25eko EHAA), 2013ko irailaren 12koa (Iker Ros Martinez de la Hidalga, 2013/10/4ko EHAA), 2013ko irailaren 19koa (Aitziber Elgezabal Otsoa, 2013/10/7ko EHAA), 2013ko urriaren 7koa (Fernando Oterino Echavarri, 2013/10/22ko EHAA) eta 2013ko urriaren 7koa (Irantzu Mugueta Aguinaga, 2013/11/4ko EHAA; Ana Rodríguez Larrad, Ion Lascurain Aguirrebeña, 2013/11/14ko EHAA). Errekurtso horren inguruan EAEko Auzitegi Nagusiak epai hau eman zuen (2016ko apirilaren 28ko epaia, 281/2015 apelazio errekurtsoaren inguruan emandakoa, 316/2013 prozedura arruntaren barruan):

Con estimación del recurso de apelación numero 281 de 2015, interpuesto por la Abogada del Estado, en la representación y defensa que por Ley ostenta de la Administración General del Estado, frente a la sentencia n.º 3/2015, de 14 de enero, dictada por el Juzgado de lo contencioso-administrativo n.º 1 de Bilbao en el procedimiento ordinario n.º 316/2013, debemos revocar, como revocamos, la sentencia apelada, y con estimación del recurso contencioso-administrativo, anulamos las actuaciones administrativas reseñadas en el fundamento de derecho primero de esta sentencia, sin que proceda expresa imposición de las devengadas en la apelación.

Halaber, honako hauek izan behar dira kontuan:

Laugarrena.– UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2013ko urriaren 10eko eta azaroaren 14ko erabakien bidez aldatu egin ziren gorago aipatu diren 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 13, 14, 15, 16, 17, 19, 20, 23, 24, 25 eta 29 zenbakidun plazen kodeak. Erabaki horiek direla bide, kode hauek hartu zituzten unibertsitateko barruko gaietarako: CLEC12L1-D00079-4, CLEC12L1-D00079-5, CLEC12L1-D00079-6, CLEC12L1-D00079-7, CLEC12L1-D00079-8, CLUC8L1-D00081-6, CLUC8L1-D00081-7, CLUC8L1-D00081-8, CLEC12L1-D00018-8, CLEC12L1-D00018-9, CLEC12L1-D00018-10, CLEC12L1-D00018-11, CLEC12L1-D00078-5, CLEC12L1-D00078-3, CLEC12L1-D00078-4, CLEC12L1-D00151-7, CLEC12L1-D00151-8, CLEC12L1-D00151-9 eta CLEC12L1-D00051-10, hurrenez hurren.

Bosgarrena.– Gorago aipatu den 25 zenbakidun plaza (CLEC12L2-D00151-4 kodea zuena eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2013ko urriaren 10eko Erabakiaz CLEC12L1-D00151-9 kodea hartu zuena) hutsik geratu zen, titularrak (Aitziber Elgezabal Otsoa de Txintxetru) borondatezko eszedentzia hartu zuelako. Hori dela-eta, amortizatu egin zen 2016ko abuztuaren 31n.

Seigarrena.– Gorago aipatu den 8 zenbakidun plaza (CLUC8L2-D00081-1 kodea zuena eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2013ko azaroaren 14ko Erabakiaz CLUC8L1-D00081-6 kodea hartu zuena) hutsik geratu zen, titularrak (Iranzu Mugueta Aguinaga) borondatezko eszedentzia hartu zuelako 2016ko apirilaren 10ean. Hori dela-eta, amortizatu egin zen 2016ko abuztuaren 31n.

Zazpigarrena.– Ismael Etxeberria Agiriano jaunak irakasle lankide iraunkor izateari utzi zion 2014ko azaroaren 6an. Hori dela-eta, data horretan amortizatu egin zen gorago aipatu den 21 zenbakidun plaza (CLEC12L1-D00141-11 kodea zuena unibertsitate barruko gaietarako).

Zortzigarrena.– Dunixe Marene Arruscain Escobal andreak irakasle lankide iraunkor izateari utzi zion 2014ko abenduaren 18an. Hori dela-eta, data horretan amortizatu egin zen gorago aipatu den 12 zenbakidun plaza (CLEC12L1-D00142-10 kodea zuena unibertsitate barruko gaietarako).

Bederatzigarrena.– Iker Ros Martinez De Lahidalga jaunak irakasle lankide iraunkor izateari utzi zion 2014ko abenduaren 18an. Hori dela-eta, data horretan amortizatu egin zen gorago aipatu den 28 zenbakidun plaza (CLEC12L1-D00045-5 kodea zuena unibertsitate barruko gaietarako).

Hamargarrena.– Maria Pilar Aristizabal Llorente andreak irakasle lankide iraunkor izateari utzi zion 2015eko otsailaren 5ean. Hori dela-eta, data horretan amortizatu egin zen gorago aipatu den 27 zenbakidun plaza (CLEC12L1-D00048-1 kodea zuena unibertsitate barruko gaietarako).

Hamaikagarrena.– CLEC12L1-D00078-5 kodea zuen plazari atxikitze ikastegia eta saila aldatu zitzaizkion Gobernu Kontseiluaren 2016ko martxoaren 10eko Erabakiaren bidez, eta CLEC12L1-D00079-9 kodea hartu zuen. Plaza hori dator gorago aipatu den 17 zenbakidun plazatik (CLEC12L2-D00078-1 kodeduna), eta Gobernu Kontseiluaren 2013ko urriaren 10eko Erabakiaz aldatu zitzaion kodea; horren ondorioz, aldatu egin zen, baita, Maider Kortaxarena Rubio andreak irakasle lankide iraunkor gisa izenpetutako kontratua.

Hamabigarrena.– Miren Edurne Ariño Altuna andreak irakasle lankide iraunkor izateari utzi zion 2016ko azaroaren 3an, eta data horretan amortizatu egin zen CLEC12L1-D00018-8 kodedun plaza (gorago aipatu den 13 zenbakidun plazatik datorrena eta CLEC12L2-D00018-1 kodea izan zuena unibertsitate barruko gaietarako, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2013ko urriaren 10eko Erabakiak aldatu arte).

Hamahirugarrena.– Javier Ignacio Arnal Gil jaunak irakasle lankide iraunkor izateari utzi zion 2016ko azaroaren 3an, eta data horretan amortizatu egin zen CLEC12L1-D00051-10 kodedun plaza (gorago aipatu den 29 zenbakidun plazatik datorrena eta CLEC12L2-D00051-2 kodea izan zuena unibertsitate barruko gaietarako, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2013ko urriaren 10eko Erabakiak aldatu arte).

Gertakari horien aurrean zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 29/1998 Legeak, uztailaren 13koak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, honako hau ezartzen du 103.2 artikuluan: Alderdiak beharturik daude epaia bere horretan eta berak dioen moduan betetzera.

Epaia irmoa da eta beraren kontra ezin daiteke errekurtsorik jarri. Beraz, bere eduki guztiak zuzen eta egoki betetzeko behar diren neurri guztiak hartu behar dira.

Bigarrena.– EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salaren 1. atalaren epaia betetzeko eskumena Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak dauka, hau da, aurkaratu diren erabakiak bere garaian hartu zituen agintari berak, UPV/EHUko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko Erabakia dela bide (gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko erabakia).

Hirugarrena.– Deuseztatu direnez bai aurkaratutako erabakia (gertakarien lehen puntuan aipatzen diren lanpostuen deialdia egin zuena) eta bai erabaki horren babespean eman ziren beste erabakiak (kontratazioak egiten zituztenak: 2013ko abuztuaren 22koa, 2013ko irailaren 9koa, 2013ko irailaren 12koa, 2013ko irailaren 19koa eta 2013ko urriaren 7koa), erabaki horiek guztiak ondoriorik gabe utziko dira (Ana Belén Fraile Bermúdez, Maider Kortaxarena Rubio, Silvia Caballero Sánchez, María Inmaculada Eizmendi Garate, Nagore Zinkunegi Zubizarreta, Jesús Rubio Pilarte, Maider Ugartemendia Yerobi, Maite Barandiaran Lasa, Josune Zubeldia Etxeberria, Udane Elordi Güenaga, Javier Ignacio Arnal Gil, Ane Lopetegui Galarraga, Oihane Abarrategui Ranero, Zaloa Aginako Arri, Alberto José Olalde Altarejos, Rakel Oion Encina, Amaya Mesanza Moraza, Miren Edurne Ariño Altuna, Miren Edurne Aranguren Vigo, Marta Arrue Mauleón, Fernando Oterino Echavarri, Ana Rodríguez Larrad eta Ion Lascurain Aguirrebeña), 2016ko apirilaren 28tik aurrerako eraginez, data horretan adierazi baitzen zuzenbidearen aurkakoak direla; hala ere, bosgarren gertakaritik hamargarrenera arte aipatzen diren lanpostuen kasuan ondorioak lehenagokoak izango dira, gertakariotan adierazitakoagatik (Pilar Aristizabal Llorente, Dunixe Marene Larruskain Escobal, Ismael Etxeberria Agiriano, Iker Ros Martinez de la Hidalga, Aitziber Elgezabal Otsoa de Txintxetru eta Irantzu Mugueta Aguinaga). Horregatik guztiagatik, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Betetzea EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko apirilaren 28ko epaia, 281/2015 apelazio errekurtsoaren inguruan emandakoa, 316/2013 prozedura arruntaren barruan, eta ondoriorik gabe uztea azaldutakoaren arabera deuseztatu diren ebazpenak.

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Leioa, 2016ko azaroaren 7a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013/01/30eko Ebazpena, 2013/02/13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala