Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2016ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5278

197/2016 DEKRETUA, abenduaren 7koa, Ondare eta Kontratazioko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Nerea Karmele López-Uribarri Goicolea andrea Ondare eta Kontratazioko zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARIA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala