Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2016ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5271

190/2016 DEKRETUA, abenduaren 7koa, Energiaren Euskal Erankundeko zuzendari nagusia izendatzen duena.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duenez, zuzendari nagusia Industria eta Merkataritza Saileko titularrak proposatu eta Jaurlaritzak izendatuko du.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Iñigo Ansola Kareaga jauna Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala