
233. zk., 2016ko abenduaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5244
EBAZPENA, 2016ko azaroaren 29koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, Kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati egindako uko egitea onartu eta beste beka bati destinoa aldatzeko dena.
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren 2016ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez lau beka esleitu ziren, horietako bi Vitoria-Gasteizerako, bat Estatu Batuetarako eta beste bat Argentinarako, eta ordezkoen zerrenda bat ere onartu zen.
2016ko irailaren 12an, Estatu Batuetako bekaren esleipendunak uko egin zion beka horri Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan aurkeztutako idatziaren bidez.
Bekak hutsik geratzen direnean nola bete ezartzen duen prozedura Kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuan bertan dator jasota. Prozedura horri jarraituz, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak, hurrenkerari jarraituz, ordezkoen zerrenda osatzen dutenengana jo du, eta espedientean jasota datorrenez, guztiek uko egin diote beka horretaz jabetzeari.
Intza Balenciaga Soraluce, Vitoria-Gasteizko beka baten onuradunak, Estatu Batuetan hutsik geratu den beka hori betetzeko interesa adierazi dio Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari, geratzen den denborarako eta denbora horri dagokion zenbatekoagatik. Beraz gain, beste beken onuradunek ez dute interesik azaldu beka hori betetzeko.
2016ko irailaren 30ean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2016ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 8. artikuluan jasota dagoen Hautaketa Batzordeak bilera egin zuen bere ebazpen-proposamena egiteko. Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Amaia Goñi Zabaleguik Estatu Batuetako bekari egin dion ukoa.
Bigarrena.– Intza Balenciaga Soraluceri emandako bekaren destinoa aldatzea, 2016ko abenduaren 16tik aurrera Estatu Batuak izango baita haren destinoa.
Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 29a.
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria,
ASIER VALLEJO ITSASO.
RSS