Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2016ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5232

AGINDUA, 2016ko azaroaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak emandako txostenarekin bat etorriz eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoela aintzat hartuta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Antonio Basterra Aldea jauna aholkulari izendatzea Koordinazio eta Plangintza Estrategikoaren arloan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean (kodea: 5280; 1. dotazioa; sailburuorde-maila).

Bigarrena.– Aholkulari-lanpostu baten berezko atazak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko ataza espezifikoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatutako baldintzak betetzen baditu, honako artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion: Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1998 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluak.

Laugarrena.– Izendapen honek 2016ko azaroaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana berez azkenduko da izendapena egin duen organoko titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein momentutan indargabetu ahal izango da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 28a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala