Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2016ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5230

AGINDUA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Alicia Cristóbal Barragán andrea Negoziazio Kolektiboaren eta Lan Harremanen arduradunaren kargutik kentzea xedatzeko dena (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lan Harremanen Zuzendaritzako 1. dotazioko 511471. kodea).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Alicia Cristóbal Barragán andrea kentzea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lan Harremanen Zuzendaritzako Negoziazio Kolektiboaren eta Lan Harremanen arduradunaren postutik kargutik (511471. kodea, 1. dotazioa, 28. lanpostu-mailako osagarria, I-A osagarri espezifikoa), administrazio honetako beste lanpostu batean jardun dezan, eta eskerrak ematen zaizkio egindako lanarengatik.

Bigarrena.– Kargugabetze horrek 2016ko abenduaren 1etik izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala