Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2016ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5229

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «184/2016 Dekretua, azaroaren 29koa, Justiziako sailburuordea izendatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako huts bat aurkitu da azaroaren 29ko 184/2016 Dekretuaren testuan, zeinaren bidez Justiziako sailburuordea izendatzen baita (2016ko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 229. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1. artikuluan, 2016/5140 (1/1) orrialdean,

honako hau dioen lekuan:

«1. artikulua.– Miren Gallastegui Oyarzabal andrea Justiziako sailburuorde izendatzea.»

honela esan behar du:

«1. artikulua.– María Arrate Gallastegui Oyarzabal andrea Justiziako sailburuorde izendatzea.»


Azterketa dokumentala