Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2016ko abenduaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5200

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Zamudioko geralekuaren irisgarritasuna hobetzeko eta geralekua 3. lineara egokitzeko obrari buruzko lizitazioaren esleipenari.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Zamudioko geralekuaren irisgarritasuna hobetzeko eta geralekua 3. lineara egokitzeko obra.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko uztailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 131. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurehun eta hogeita zazpi mila ehun eta laurogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamaika zentimo (427.197,51), BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko urriaren 25a.

b) Esleipenduna: COMSA, S.A.U.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta laurogeita hemeretzi mila zazpiehun eta hamasei euro eta laurogeita hamabost zentimo (299.716,95), BEZa kanpo.

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: lau (4) hilabete.

Bilbao, 2016ko azaroaren 24a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala