Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2016ko abenduaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5195

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen Artxibategi Orokorrerako biltegiratzeko oinarrizko unitateen hornidura eta instalazioa egiteko kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea tramitatzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: KM/2016/046.

d) Kontratugile profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Helburua: Artxibategi Orokorrerako biltegiratzeko oinarrizko unitateen hornidura eta instalazioa.

c) Lotea: ez.

d) CPV: 44617300-1.

e) Lizitazio-iragarkiaren argitaratze-bitartekoa: EHAA.

f) Lizitazio iragarkiaren argitaratze-data: 2016ko ekainaren 13a.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 462.809,91 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia, 462.809,91 euro; zenbateko osoa, 560.000,00 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipen-data: 2016ko irailaren 9a.

b) Formalizazio-data: 2016ko urriaren 6a.

c) Kontratista: Imeguisa, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa: kutxa bakoitzaren prezioa: zenbateko garbia, 74,89 euro; zenbateko osoa, 90,62 euro.

e) Esleitutako eskaintzaren abantailak: prezioa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 21a.

Administrazio eta Zerbitzu Orokorretarako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MUGICA.


Azterketa dokumentala