Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2016ko abenduaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5190

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 21ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskalherriko Baserri Eskolak-Granjas Escuela del País Vasco elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea hasi da Asociación Euskalherriko Baserri Eskolak-Granjas Escuela del País Vasco elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta –elkartearen idazkariak aurkeztua–. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 27an aurkeztutako dokumentazioaren bidez eskatu da aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, ezohiko batzar orokorraren akta –bertan jasota dago aldaketaren erabakia– eta aldatutako estatutuak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuen 3. artikuluan jasota dago.

Laugarrena.– 2016ko uztailaren 11n, errekerimendua egin zen aldatutako estatutuen amaieran sar zedin bai dagokion eginbidea –bertan adieraziko da batzar orokorrean erabakitako aldaketak idatzita geratu direla eta estatutuetan sartu direla, eta aldaketa hori egitea zein egunetan erabaki zen–, eta bai, orobat, elkartea enpresek eta haien kargura dauden langileek osatzen dutela dioen egiaztapena. Eta errekerimendu hori legez ezarritako eran eta epeetan egin zen.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.m) artikuluak.

Bigarrena.– Apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu elkartearen estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak onartzea gordailutzeko, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Euskalherriko Baserri Eskolak-Granjas Escuela del País Vasco elkartearen estatutuen aldaketaren akta eta elkarte horren aldatutako estatutuak gordailutzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 21a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala