Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2016ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5108

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 234/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 234/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Erika Parada.

Abokatua: Aitor Porres Soriano.

Prokuradorea: Veronica Blanco Cuende.

Demandatua: Carlos Alberto Jaldin Peralta.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-02an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Erika Paradak Carlos Alberto Jaldín Peraltaren aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, XXXXX alaba adingabearekiko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Eten egiten zaio Carlos Alberto Jaldín Peraltari XXXXX alabaren gaineko guraso-ahala; izan ere, ama bakarrik baliatuko da ahal horretaz; eta, era berean, amari esleitzen zaio alabaren zaintza eta jagoletza. Ez da komunikazio- eta egonaldi-araubiderik ezartzen zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Ezkontideen alabarentzat mantenu-pentsio bat ezartzen dut, zaintza ez duen gurasoaren kargura, hilean kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen diru-sarrera garbien % 25ekoa, eta, betiere, gutxienez hileko 120 eurokoa, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Adingabeko alabaren gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4795). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Carlos Alberto Jaldin Peralta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko azaroaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala