Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2016ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEIOAKO UDALA
5094

IRAGARKIA, Leioako zarata maparen behin betiko onespenari buruzkoa.

2016eko azaroaren 16an, 2664 zenbakiaz Alkatetzak emamdako Dekretuaren bidez, Leioako zarata-mapa behin-betiko onetsi da, eta hori aditzera ematen da, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko, 217/2012 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezartzen dena betetzeko.

Administrazio bidea amaitzen duen egintza horren aurka, Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian dagokion administrazioarekiko auzietako salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Hala ere, nahi izanez gero, goragoko paragarfoan adierazi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazio-egintza eman duen organo beraren aurrean, hilabeteko epearen barruan, honako jakinarazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Hori dena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Leioa, 2016ko azaroaren 16a.

Alkatea,

M.ª CARMEN URBIETA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala