Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2016ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5074

EDIKTUA, 443/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, seme-alabenganako neurrien gaineko 443/2016 adostasunik gabeko espedientea.

Errekurtsogilea: Ana Maria Restrepo Henao.

Abokatua: Raul Trujillo Nuñez.

Prokuradorea: Francisco Jose del Bello Martin.

Auzi-iheslaria: Gildardo Ocampo Gil.

Gaia: neurriak.

Errekurtso horretan, 325/2016 epaia eman da 2016-10-19an. Hona hemen epaitza:

«Lehen Auzialdiko 4. Epaitegian bideratutako 1145/2015 prozeduran, zeina erroilu honen jatorria baita, Gasteizko epaitegi horrek, 2016ko apirilaren 27an, emandako epaiaren aurka, Del Bello prokuradoreak ordezkatutako Ana María Restrepo Henao andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoari dagokionez, epai hura partez errebokatu egiten dugu, zentzu honetan: seme komunaren ezohiko gastuak erdibana ordaindu beharko dituzte guraso biek, eta halakotzat jotzen dira: Gizarte Segurantzaren kargura ez diren osasun-gatuak (besteak beste, ortodontzia eta oftalmologiakoak); ikasketak sendotzeko jarduerak edota eskolaz kanpokoak; udalekuak; eta atzerriko egonaldiak nahiz unibertsitate-jarduerak (joan-etorriak eta egonaldia barne) edo goi-mailako prestakuntza; baina guztiarekin ere, guraso biek edo epailearen baimenarekin. Gainontzekoa berretsi egiten dut, eta dut hartzen berariazko erabakirik ora jotzeko errekurtso honen gainean.»

Gildardo Ocampo Gil demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala