
227. zk., 2016ko azaroaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (1079 KB - 64 orri.)
- EPUB (664 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5072
EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu, berrikusi eta gauzatzen baita Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri Amurrioko udalerrian (Araba) altzairuzko hodiak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua.
Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Tubos Reunidos, S.A.ri Amurrioko udalerrian (Araba) altzairuzko hodiak fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.
2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren hirugarren atalak hau xedatzen du:
«Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio betetzen direla ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak: B.1.2.4 (Txatar-parkeko eta zepak biltegiratzeko eremuko euri-uren egokitze-planak aurkeztea; industria-uren isurketa zero dela egiaztatzen duen erakunde laguntzailearen txostena aurkeztea); B.1.3.1.g eta B.1.3.2.d (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1.p eta B.1.3.2.f (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.3.2.a (HEZen ispilu-sarrera duten hondakinen karakterizazioa); B.1.4. (Lurzorua babesteko baldintzak); C.1. (Atmosferarako isurketen kontrola); C.1.1. (Atmosferarako isurketen erregistro-eredua); C.6. (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetako isuri eta hondakinen balioespena); D.3.a (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.h (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3.i (Kubetak husteko maniobraren protokoloa) eta D.3.y (Suteen aurkako babesaren ziurtagiriak).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan, egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek egina.
Sei hilabeteko epea ezarri da goiko baldintza horiek guztiak betetzeko, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, eta Ingurumen Sailburuordetzak ebazpena eman beharko du ingurumen-baimen integratua eraginkorra dela adierazteko.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da, eta, haren bitartez, ingurumen-baimen integratua eraginkortzat aitortuko da.»
2008ko ekainaren 12an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak txosten lotesle bat eman zuen ingurumen-baimen integratuaren espedienteari buruz, ur zikinak jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez.
2008ko ekainaren 12an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Tubos Reunidos, S.A.k, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpen horren aurka.
2009ko martxoaren 30ean, ingurumen-organoak orduko Ingurumeneko sailburuordearen ebazpena eman zuen, zeinaren bidez aldatzen baitzen Amurrioko udalerrian (Araba) altzairuzko hodiak fabrikatzeko Tubos Reunidos, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua. Era horretan, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bigarren (B.1.2 eta C.2 azpiatalak) eta hirugarren atalak aldatu zituen.
Tubos Reunidos, S.A.k 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen agindua eman zuen Ingurumen Organoak, 2009ko martxoaren 30ean. Agindu horretan, partez onartzen da gora jotzeko errekurtsoa, eta ebazpen horren bigarren atala (B.1.1.3, B.1.3.1 eta D.3 azpiatalak) aldatzen dira.
2010eko urtarrilaren 28an, Tubos Reunidos, S.A.k enpresaren izen soziala aldatzeko egiaztagiriak bidali zituen, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U. izango baita aurrerantzean.
2010eko urtarrilaren 28an, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren eraginkortasuna deklaratzeko eskatu zion ingurumen-organoari, eta, horretarako, hainbat agiri ere aurkeztu zituen. Agiri horiek aurkeztuta, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k eskatu zuen 22. eta 23. fokuei baja ematea, eta jakinarazi zuen instalazioa ez dagoela jada 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean, disolbagarri organikoekin berniza kendu baita lakatuan. Azkenik, zarata-mugak berrikusteko ere eskatu zuen.
Organo honetako zerbitzu teknikoek aztertu dituzte Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k aurkeztutako agiriak, eta, horren ostean, informazio gehigarriaren eskaerak egin dira 2010eko maiatzaren 3an, 2011ko ekainaren 30ean eta 2015eko maiatzaren 14an, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren eraginkortasuna erabakitzearren.
2010eko ekainaren 16an, 2010eko azaroaren 15ean, 2011ko maiatzaren 17an, 2011ko ekainaren 15ean, 2011ko uztailaren 18an, 2012ko martxoaren 9an, 2013ko uztailaren 5ean, 2014ko uztailaren 31n, 2014ko urriaren 10ean, 2015eko otsailaren 20an, 2015eko maiatzaren 22an, 2015eko uztailaren 17an eta 2016ko urtarrilaren 22an, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k agiri gehigarriak bidali zituen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenean ezarritako baldintzak eta eskakizunak betetzen zirela egiaztatzearren. Agiri horiek aurkeztuta, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k eskatu zuen alta ematea 18 foku berriri, horietatik 9 ez-sistematikoak, baja ematea 1. eta 11. fokuei eta instalazioan sortzen diren hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen zerrenda eguneratzea. Halaber, ondoko etxebizitzetan zarata-maila jaisteko egindako jardueren berri ematen du, eta instalazioaren zabortegia ixteko lanetan burutuko lanak ere zehazten ditu; horretarako, 2011ko urtarrilaren 10eko obra-amaierako ziurtagiria aurkeztu du. Azkenik, eskatzen dute onartzea txatar-parkearen 14.198 m2 eta hormigoitzeke dauden zepa beltzen balorizazio-eremuaren 4.720 m2 faseka hormigoitzeko planteamendua; bi esparruak 2020 abenduaren 31n amaituko lirateke.
2010eko azaroaren 17an, Ingurumen Sailburuordetzari atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskaritza-bisita bat egin zuten Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren Amurrioko (Araba) instalazioetara, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, eta AAI00239/1 akta egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzen dituena.
2011ko apirilaren 8an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitara eman zen 2011ko martxoaren 31ko Kontseiluaren 333/2011 Erregelamendua (EB), zeinaren bidez zenbait irizpide ezartzen baita txatar-mota batzuk hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraikiz, betiere.
2012ko martxoaren 8an, argitara eman zen Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Betearazpen Erabakia, siderurgia-produkziorako teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena.
2012ko urriaren 31n Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikariek ikuskatze-bisita egin zuten Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k Amurrion (Araba) dituen instalazioetara, indarreko legedia betetzen duten egiaztatzeko, eta, zehazki, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratuaren baldintzak. Halaber, AAI00239/1S akta ere egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzen dituena.
2012ko martxoaren 9an eta 2013ko uztailaren 5ean, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k aldatzeko inprimaki bat helarazi zuen, zeinetan hainbat aldaketaren berri ematen baita.
2014ko urtarrilaren 9an, idazki bat helarazi zitzaion Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri, non jakinarazten baitzitzaion instalazioarentzat ez zirela funtsezkotzat jotzen aurkeztutako aldaketak (atmosferarako isurirako hamar foku berri; 1. fokua kentzea; zepa beltzak eta ijezketatiko azala haien instalazioetan baloratzeko eskabidea; material ferrikoak balorizatzeko eskabidea, ekoizpen-prozesuan lehengai gisa erabiltzeko; hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsu berriak barne hartzea produktu kimikoen biltegiratze-baimenean eta haren aldaketan).
2013ko ekainaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ekainaren 11ko 5/2013 Legea, zeinaren bidez aldatzen baitira Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea.
2013ko urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Industriako isurpenen erregelamendua eta garatzen baita Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezartzen da ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura, baldin eta teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitarazten badira.
2014ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen abenduaren 23ko 468/2013 Dekretua, zeinaren bidez aldi baterako eteten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa.
2014ko uztailaren 31n, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k aldaketa-inprimaki bat helarazi zuen, zeinetan jakinarazten baitzen finketa-fasean altzairua gasgabetzeko prozesu bat eta tenplaketa eta iraoketako tratamendu termikoko lerro bat instalatu zirela.
2014ko irailaren 19an, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri idazki bat helarazi zitzaion jakinarazteko proposatutako aldaketa ez dela instalazioaren funtsezko aldaketatzat jotzen.
2014ko abenduaren 18an onartu ziren Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua (2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztekoa) eta Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.
2015eko urtarrilaren 15ean Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek beste ikuskatze-bisita egin zuten Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k Amurrion (Araba) dituen instalazioetara, indarreko legedia betetzen duten egiaztatzeko, eta, zehazki, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratuaren baldintzak. Halaber, AAI00239/2S akta ere egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzen duena.
2015eko martxoan onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana.
2015eko martxoaren 13an onartu zen 180/2015 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Estatuko lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa.
2015eko ekainaren 25ean onartu zen ekainaren 25eko 4/2015 Legea, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzekoa.
2015eko uztailaren 17an, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k idazki bat helarazi zuen eskatuz ingurumen-baimen integratuaren barruan hartzeko kanpoko kudeatzaileen bidez instalazioetan garatutako balorizazio-jarduera hauek: altzairu-zepa zuriak eta altzairu-zepa zuriak tratatzean sortutako errefusa.
2015eko azaroaren 9an, ingurumen-organoak, baimenaren berrikuspena egin ahal izateko, hauek bidaltzeko eskatu zion Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko konparatiboak; lurzoruei buruzko informazio eguneratua, eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.
2015eko azaroaren 27an aurkeztu zituen Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zizkioten agiriak.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez erabaki zen jendaurrean jartzea Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko abenduaren 14an.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatua aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Amurrioko Udalari eta Osasun Sailari 2016ko urtarrilaren 28an.
2016ko otsailaren 8an eta 2016ko martxoaren 3an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Amurrioko Udalak txostena egin zuten, eta espedientean jaso da txosten horien emaitza.
Egokia eta nahikoa da, beraz, Tubos Reunidos, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri eskualdatzeko aurkeztu den dokumentazioa; hortaz, aipatutako ingurumen-baimen integratua aldatu beharra dago.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k aurkeztutako agiriak aztertuta eta Amurrioko (Araba) instalazioetara egindako ikuskapen-bisitaren ondoren, ondorioztatzen da enpresak, oro har, bete dituela ingurumen-baimen integratua eraginkorra izan zedin 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren (Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2008ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez aldatua) hirugarren atalean adierazitako baldintzak.
Zepa zurien balorizazioari eta zepa zuriak instalazioetan tratatzean sortutako errefusaren balorizazioari buruz jakinarazitako aldaketei dagokienez, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k aurkeztutako agiriak aztertuta, honako hau ondorioztatzen da:
1.– Proiektatutako aldaketek ez dute eragin kaltegarririk edo garrantzitsurik izango segurtasunean, pertsonen osasunean edo ingurumenean, betiere Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz. Horregatik, ez dira jo funtsezko aldaketatzat, lege horretan xedatutakoaren ondorioetarako.
2.– Era berean, proiektatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskinean ez ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, ez da hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurarik egingo.
Ingurumen-baimen integratuaren izapideak egitean egiaztatu dugu, halaber, enpresan dauden instalazioetan ezberdintasunak daudela 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenean jasotako instalazioen aldean.
Orobat, ohartu gara 117/2003 Errege Dekretua ezin dela aplikatu, disolbagarri organikoak dituen berniza kendu baita lakadura-operazioan; beraz, baimenaren B.1.1 zatiak aipatu errege-dekretuari egiten dizkion erreferentziak kentzen dira.
Ingurumen-baimen integratua aldatzeari dagokionez, kontuan hartuz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritakoa eta 2008ko uztailaren 2ko Ebazpenaren B.1.1, B.1.2, B.1.3 eta B.1.4 ataletan ezarritakoa, baimen hori egokitu egin behar da airearen kalitatearen babesari, isurtzeko baldintzei eta hondakinen sorrerari buruzko atalen testua eguneratzeko, bai eta instalazioen sortutako hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen zerrenda eguneratzeko, lurzoruaren babesari buruzko atala eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko atal berri bat txertatzeko ere.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokion jendaurreko informazioaren izapidea amaitu da, eta egiaztatu da ez dela alegaziorik aurkeztu.
Siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzeko dokumentuak altzairugintzaren sektoreko arku elektrikoko labeetarako emisioen muga-balioak ezartzen dituenez, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.
Beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dutenez ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena izapidetzeko aldian, 2018ko martxoaren 30eko Ebazpenaren bigarren atalaren B.1.1 eta C.1 azpiatalak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren jardueraren ondorioz, substantzia arriskutsu garrantzitsuen emisioa gertatzen da; beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, sei hileko epean, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko txosten bat egiteko eskatzea dagokio, konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko jarduera behin betiko eten eta gero.
Ingurumen-baimen integratua izapidetzeko prozesuan, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k hondakin ez-arriskutsuak (material ferrikoak, altzairu-zepa beltzak, altzairu-zepa zuriak, ijezketatiko azala eta zepa zuriaren errefusa) kudeatzeko jarduerari alta emateko behar den informazioa aurkeztu du; beraz, beste atal bat sartu behar da, aipatu hondakinak hartu, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak barne hartuko dituena.
Nolanahi ere, EHZ 160199 kodea duen hondakina ibilgailuak beren bizitza baliagarriaren amaieran desegiteko instalazioetan sartzen diren hondakinen kodeei dagokie; beraz, ez da EHZ kode hori hondakin onargarrien zerrendan sartu behar.
EHZ 120199, 160214 eta 170411 kodeak dituzten hondakinak hondakin orokorrei eta ispilu-sarrera duten hondakinei dagozkie, eta Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k ez ditu identifikatu EHZ kode horiekin kudeatu beharreko berariazko hondakinak; beraz, ez dira baimenean kudeatzekoak diren onargarrien artean sartu behar.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k egiaztatu du bere jabetzakoa den zabortegia zigilatzeko lanak egiten dituela, obra-amaieraren 2011ko urtarrilaren 10eko ziurtagiria aurkeztu baitu. Horrenbestez, data horretatik aurrera hasten da jada itxitako hondakin ez-arriskutsuen zabortegiaren itxi osteko aldia; beraz, beste atal bat sartu behar da, aldi horretarako bete beharreko berariazko baldintzak barne hartuko dituena.
Ingurumen-organo honek uste du behar bezala iragazgaiztutako azalera baten gainean egin behar direla hondakinen balorizazio-eragiketak, eta, beraz, uste du ez dela egokia Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k egindako proposamena, hau da, txatar-parkea eta hondakinen balorizazio-eremua faseka hormigoitzea 2020ko abenduaren 31 arte. Beraz, balorizazio-eragiketa horiek eremu hormigoituan edo behar bezala zigilatuan soilik egingo direla sartu behar da material ferrikoak balorizazteko eta zepa beltzak balorizatzeko atalean.
Halaber, aurretik aipatutako aldaketen ostean, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri epe nahikoa eman behar zaio ingurumen-baimen integratuaren eremuan jasotako ingurumena zaintzeko programa egunera dezan, aldaketa horiei egokiturik.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri emandako ingurumen-baimen integratuan zehaztuta daude zaraten arloan bete beharreko muga-balioak eta haiek kontrolatzeko prozedura, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22. artikuluan xedatua betez.
Horrez gain, ingurumen-baimen integratuak xedatzen duenez, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira araudi berria indarrean jartzean, betiere, esku hartzen duten sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea aholkatzen badu, edo sustatzaileak horrela eskatzen badu ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak ikusita.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k ingurumen-organoari jakinarazi dio, zaraten arloan ezarritako muga-balioak betetzeko neurriak ezarri baditu ere, balio horiek bete ezinean daudela, eta ez dagoela haiek bete ahal izateko beste hobekuntza teknologikorik eskuragarri.
Hori gorabehera, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri dagokion ingurumen-baimen integratuaren espedienteari buruz organo honetan jasota dagoen dokumentazioan, jardueran egindako hainbat neurketa daude, eta neurketok Euskal Autonomia Erkidegoko Hots Kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan finkatutako balioak betetzen direla egiaztatzen dute.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 7. artikuluan xedatuta kontuan hartuta, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bigarren atalaren B.1.5 eta C.4 atalak aldatu behar ditugu emisioen muga-balioak zehazteko, hargatik eragotzi gabe dagokion udal-agintaritzak bere garaian egingo duen zonakatzeak dakartzan ondorioak.
Ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 19. artikuluak uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikulua ezabatzen du (ingurumen-baimen integratua berritzeari buruzkoa); hori dela eta, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren laugarren atala ezabatu behar da.
Aipatutako ekainaren 11ko 5/2013 Legearen lehenengo artikuluaren 20. atala kontuan hartuta, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bosgarren atala aldatu behar da (ingurumen-baimen integratua aldatzeko kasuei buruzkoa).
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatzen denez, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko; hori aintzat hartuta, berariazko atal bat erantsi behar da utzialdiak dirauen denboran ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.
Aipatutako abenduaren 23ko 468/2013 Dekretuak aldi baterako eteten du I. eranskinean jasotako prozedurak IKS-eeM tresnaren bitartez bakarrik izapidetzea. Prozedura horien artean, ingurumena zaintzeko programaren igorpena dago. Hori dela eta, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bigarren ataleko C.5 azpiatala aldatu behar da.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu beharra dago, bertan adierazitako aldaketak gehitzeko.
Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.
Eta honako arau hauek guztiak aztertu ondoren: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa; 5/2013 Legea, ekainaren 11koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa;196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri eskualdatzea Tubos Reunidos, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua Amurrioko udalerrian (Araba) altzairuzko hodiak fabrikatzeko. Baimen hori 2008ko apirilaren 30eko eta 2009ko martxoaren 30eko Ebazpenen bidez eman zen, eta 2009ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez sozietatearen izenari dagokionez, zeina, aurrerantzean, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U. izango baita.
Bigarrena.– Ez dira funtsezkotzat jotzen Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k bere instalazioetan sustatutako aldaketak (zepa zuriak balorizatzea eta altzairu-zepa zuriak instalazioetan tratatzean sortutako errefusaren balorizazioa), Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoari jarraituz, betiere. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplikatu beharreko araubide juridikoaz adierazitakoari dagokionez, eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari dagokionez, ez zaie ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik egin behar aldaketoi.
Hirugarrena.– Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Betearazpen Erabakiari egokitzeko (erabaki horrek ekoizpen siderurgikoan eskura dauden teknologia onenak zehazten ditu).
Laugarrena.– Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi osteko 30 urteko aldia abiaraztea, 2011ko urtarrilaren 10etik aurrerako ondorioekin –egun horretan egiaztatu zen zigilatu zela, obra-amaieraren ziurtagiriaren bidez–, eta aldi horretarako baldintzak zehaztea –ebazpen honetan adierazten dira–.
Bosgarrena.– Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri Amurrioko udalerrian (Araba) altzairuzko hodiak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak egiteko 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea. Ildo horretatik, aipatu 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren eta 2009ko martxoaren 30eko Aginduaren lehenengo, bigarren, laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren atalak honela idatzita geldituko dira:
«Lehenengoa.– Ingurumen-baimen integratua ematea Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri (egoitza soziala: Sagarribai auzoa 2. zenbakia, Amurrio, Araba; IFK: B-01463694), Amurrioko udalerrian altzairuzko hodiak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerarako, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzekin.
Halaber, ingurumen-baimen bateratu hau eman da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluaren arabera Arroko Erakundeak landu beharreko txostenaren emaitzen kalterik gabe.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko kategoria hauetan sartuta dago jarduera: 2.2 kategoria «Galdaketa edo altzairu gordinak ekoizteko instalazioak (galdatze primarioa edo sekundarioa), orduko 2,5 tona jarraian galdatzeko ahalmena duten instalazioak barne»; 2.3.a) kategoria «Metal ferrosoak transformatzeko instalazioak (orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago beroan ijezteko ahalmena dutenak)», eta 2.6 kategoria «Metal eta gai plastikoen gainazalak prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean».
815/2013 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasota dago zepak balorizatzeko jarduera, 5.4.c) kategorian zehazki, «Hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko edo balorizatu eta ezabatzeko instalazioak, eguneko 75 tm-tik gorako ahalmenarekin – Zepen eta errautsen tratamendua» (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U. Amurrioko udalerriko (Araba) Sagarribai auzoko 2. zenbakian dago. 498.206 m2-ko erabilera industrialeko azalera du.
Lehengaia (txatarra) 105 tonako edukiera duen arku elektrikoko urtzeko labean sartzen da. Jarraian, zepa bainutik bereizten da, eta galda-altzairua zali-labera igarotzen da (finketa).
Isurtze jarraituko lau lerroen artean banatzen da altzairu likidoa, zeinek urez hoztutako lingote-ontzia edo moldea baitute. Azkenik, produktua ebakitzen da, eta sekzio zirkularreko altzairuzko totxoa lortzen da.
Beroko ijezketa-prozesu baten bidez, soldadurarik gabeko hodiak ekoizten dira. Altzairuzko barra zilindrikoak mutur batetik puntzonatzen dira, eta, zola birakariko labe batean berotu ondoren, zulaketa-lerrora igarotzen dira, profil huts bat lortzeko. Berriz berotu ondoren, ijeztu eta tenkatu egiten dira.
Lortutako hodiak behin betiko luzeretan ebakitzen dira, eta hozteko sehasketara igarotzen. Azkenik, zuzenketa eta azken kontrolak egiten dira.
Beroan ijeztutako hodien ekoizpenaren zati batek desugerketa eta fosfatazioko eta olio erreaktiboko azaleko tratamendu bat hartzen du. Ondoren, hodiak prentsa hidraulikoan punteatzen dira, tenkatu aurretik. Hodi tenkatuek tenperatura-tratamendua hartzen dute labe jarraituan, eta, ondoren, zuzenketa-akabera, ebaketa eta azken ikuskapena igarotzen dituzte. Azkenik, azken olioztatzea aplikatzen da, biltegiratu eta bidali aurretik.
Urtzeko labeak keak erauzteko (bobedako 4. zuloa) eta mahuka-iragazki bidez arazteko sistema bat du.
Ekoizte-prozesuan sortutako isuriek (berogailuak, oxiebaketa, labeak) kanpoaldera xurgatzeko kanpaia dute.
Desugerketa-upelek xurgapen- eta arazketa-sistema bat dute garbiketa-dorrean.
Instalazioan sortutako efluenteen artean 7 isurtze-puntutatik ibilgura isurtzen diren ur sanitarioak daude; horietarik 3 Nerbioi ibaira doaz, eta beste 4ak, Nerbioi ibaiaren adarra den Inordio errekastora.
Bestetik, ez da sortzen industria-uren isuririk, hozte-zirkuituak itxi egin baitziren instalazioan ur-kontsumoa murriztearren.
Azkenik, instalazioan sortutako euri-urek ez dute kutsagarririk, txatar-parkean sortutakoek izan ezik.
Proiektuak teknika erabilgarri egokienak izan daitezkeen neurri hauek barne hartzen ditu, besteak beste: NOx emisio txikiko bigarren belaunaldiko erregailuak erabiltzea; airearen aurreberokuntzako tenperatura mugatzea NOx emisioa murrizteko; gasak biltzeko sistemaren eraginkortasuna 4. zuloaren eta Canopy-aren bidez; partikulak mahuka-iragazki bidez arazteko sistema; biltegiratzeko eremuetako hustubideko ura arazketa-instalazioan tratatzea; zirkuitu itxiko hozte-sistemak; prozesuko urak berrerabiltzeko tratatzea, > % 95eko birzirkulazio-indizeekin zirkuitu itxietan lan egiteko.
Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez produkzio siderurgikoko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.
Gainera, arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzeko prozesuetan aplikatu beharreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Betearazpen Erabakiaren 1.7 atalean adierazitako kutsatzaileen isurketak murrizteko».
«Bigarrena.– Baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k Amurrioko udalerrian (Araba) sustatutako altzairuzko hodiak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduera ustiatzeko:
A) Seiehun mila (600.000) euroko erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatuko den ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k erantzukizun zibileko asegurua eguneratu izanaren ziurtagiria igorri behar dio urtero ingurumen-organoari, eta polizan edozein aldaketa gertatu bada, ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio. Gainera, kontratatutako aseguru berria osatzen duten baldintza orokor, berezi eta berariazkoen kopia ere igorriko da.
B) Sustatzaileak finantzen azterketa eguneratua aurkeztu beharko du sei hileko epean, eta, bertan, sartuko ditu instalazioa ezarri eta ustiatzeko kostuak, A puntuan (erantzukizun zibileko asegurua) ezarritako bermeetatik eratorritako gastuak, 30 urteko aldiaren ondorengo itxiera eta mantentze-lanen zenbatetsitako kostuak eta neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa betearazteari buruz baimen honetan ezarritako eskakizun guztiak. Partiden eta urteen arabera banakatuko dira gastuak aipatu finantzen azterketan.
Aurrerantzean, hamabost egunean behin eguneratuko da finantzen azterketa, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko da.
Gainera, azterketa egiteko, finantzen azterketa egiteko irizpideei buruzko argibide teknikoetan zehaztutako jarraibideak jarraitu beharko dira, ingurumen-organoak zehaztutakoak.
C) Aurreko atalean aipatu finantzen azterketa oinarri hartuta, beste fidantza bat jarriko da, eta horren zenbatekoa aipatu azterketan proposatu beharko da. Ingurumen-organoak berretsiko du fidantzaren behin betiko zenbatekoa.
Itxi osteko 30 urtean mantentze-lanak egiteko eta lixibiatuak kudeatzeko kostuen arabera zehaztuko da fidantza horren zenbatekoa. Fidantzaren funtzioa da jarduera uzteagatik sor litezkeen betebehar guztiengatik Administrazioaren aurrean erantzutea.
Fidantzaren zenbatekoa urtean behin eguneratu beharko da, eta aurreko 12 hilabeteetako kontsumorako prezioen indizearen (KPI) arabera areagotu edo egindako gastuen arabera murriztu ahal izango da.
D) Aldaketarik balego Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gaineko datuetan, aldaketa horien berri emango dio Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k Ingurumen Sailburuordetzari.
E) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta atal hauetan ezarritakoari jarraituz:
E.1.– Metalezko hondakinak hartu, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Honetan datza Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren instalazioetako hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko jarduera Amurrion (Araba):
● Metalezko hondakin ferrosoak bildu, hartu, sailkatu, hautatu eta biltegiratzea (R4 kudeaketa-eragiketa).
Hiru gunetan biltegiratzen dira metalezko hondakin ferrosoak:
● Gune estalia: egitura metaliko baten gainean eraikia dago, forma angeluzuzena du, hondo hormigoitua, eta partez arroka hondeatuz egina, horrela, ekialdean 6 metroko garaiera duen hormigoizko horma bat du, zeinaren gailurrak gutxi gorabehera bat egiten baitu estali gabeko gunearen kotarekin. 20.000 tm biltegiratzeko ahalmena du, gehienez.
● Estali gabeko gunea: gunea hau partez egokitua dago, orotara 16.200 m2-ko azalera du gutxi gorabehera, eta, beraz, erabat egokitu arte (azalera guztia hormigoitu arte), gehienez 10.000 tm «txatar garbi» –hau da, inolako kutsadurarik gabeko txatarra– biltegiratu ahal izango da gune horretan. Biltegiratze-gune gisa, murrizketarik gabe erabili ahal izango da gune egokitua (hormigoitua), ur-bilketa duena. Proposatutako plangintzaren arabera hormigoitu eta egokitu ahala gune hori, murrizketarik gabe erabili ahal izango da.
● Txatar-parkea zabaltzea: 12.000 m2 inguruko azalera duen estali gabeko gune bat da, eta 60 cm-ko lodiera duen buztin-kapa batekin iragazgaiztua, 10-9 m/s-ko iragazkortasuna duena, zeinaren gainean kokatu baita elementu lodien 20-30 cm.
100.000 tm metalezko hondakin ferroso biltegiratzeko ahalmena du, gehienez.
Erradiaktibitatea antzemateko sistema baten bidez kontrolatzen da txatarraren hasierako onarpena.
Hondakinak, hartu eta sailkatu ondoren, altzairua fabrikatzeko prozesuan sartzen dira lehengai gisa, soldatzerik gabeko hodiak egiteko. Hodiok beroko ijezketa bidez edota hotzeko tenkatze bidez egiten dira.
Txatar-parkearen gune kotatuko euri-urak, estali gabeko gunean zein estalian, (altzairutegiko keen araztegiaren guneko euri-urekin batera) biltzen dira, eta dekantagailu batera bideratzen ibilgura isuri baino lehen, obra zibilean eraikitako 65 m3-ko edukiera erabilgarria eta hainbat gorputz ditu. Halaber, menditik jaisten diren jariatze-uren gunean sartzea saihesten da.
Halaber, honako hauek bete beharko dituzte:
a) Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota dauden hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu; taula honetan zehazten dira:
(Ikus .PDF)
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin-mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
Hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzatan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.
Partida bakoitza jaso aurretik egiaztatu beharko da baldintza horiek bete direla.
c) Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.
Kontrol hori gauzatzeko, hondakinak egiaztatuko dira, Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritakoari jarraituz. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
d) Atondutako lurzoruetan egingo dira zamalanetan ibilgailuak geratzeko guneak, eta beharrezkoak diren maldak nahiz gerta daitezkeen isuriak biltzeko sareak izango dituzte.
Fabrikako hondakinen zamalanetan eta manipulazioan, nola ekipoen estankotasunean, isurtze lausoak edo kontrolatu gabeak egotea saihestu beharko da, edo, bestela, ahalik eta gehien murriztu.
e) Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak biltegiratzeko gehieneko denbora.
f) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k fitxategi kronologiko bat izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategi horretan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa, eta, hala badagokio, onartu eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanei buruzko egiaztagirietan bildutako informazioa sartu behar da.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
g) Baimen honen xede den hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera zabaldu edo eraldatzen bada, ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta, hala badagokio, ingurumen-organoak baimendu beharko du.
E.2.– Altzairutegiko zepak balorizatzeko prozesurako baldintzak eta kontrolak.
Honetan datza Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren Amurrrioko (Araba) instalazioetako hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko jarduera:
● Zepa zurien eta beltzen biltegiratze, metal-bereizte, birrintze, sailkatze eta bahetzea kanpoan erabil ditzaten otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan araututako erabileraren batean (R4 eta R5 kudeaketa-eragiketak).
Zepa beltzen biltegiratze, metal-bereizte, birrintze, sailkatze eta bahetzeko jarduera Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren instalazioen barruan dago kokaturik.
Zepa beltzak tratatzeko gunea partez hormigoitua dago, eta, ondorioz, gune guztia egokitzen ez den artean, gune hormigoituan soilik egin ahal izango da baloraizazio-jarduera.
Kartolak eta kutxa irekia dituzten kamioi espezifikoak erabiltzen dira zepa beltza garraiatzeko, eta hormigoizko plataforma baten gainean deskargatzen dira, hozteko ureztatze-sistema egokia duena. Eragiketa honek dirauen artean, fabrikako barne-bideen bidez ibiliko dira beti ibilgailuak, eta, handik ateratzean, gurpilak garbitzeko dagoen sistematik igarotzera behartuko dira ibilgailuok.
Balorizazio-unera arte, 3 metroko garaiera duen euste-horma baten aurka pilatuta biltegiratuko da zepa beltza; orobat, jariatze-urak sartzea saihesteko itxitura bat izango da horma hori.
Azalera hormigoituaren maldak drainatzearen bidez bildutako euri-urak hormigoi armatuzko kota baxuko dekantagailu batera kanalizatuko dira, tratamendu-eremuaren ipar-ekialdean kokatua eta, gutxi gorabehera, 10 urtez, 20 minututan gehieneko prezipitazioa biltzeko neurria duena.
Behar diren neurriak hartuko dira dekantagailu horrek ez dezan gainezka egin.
Dekantatutako urak ez dira botatzen, baizik eta lurrazaleko hiru biltegiratze-depositutara ponpatzen –guztira, 100 m3-ko bolumena–, eta, gero, zepak hozteko aspertsoreetan erabiltzen dira.
Ez da jariatze-uren fluxurik zepa beltzak tratatzeko prestatutako gunerantz.
Zepa beltzak balorizatzeko prozesuak fase hauek ditu beti:
● Zepak hoztea, multzokatze-gunean zehar kokaturiko aspertsoreetatik ureztatuz.
● Metalak bereiztea.
● Birrindu, bahetu eta sailkatzea.
Aurreko prozesu horretatik igaro ez den zepa beltz oro, bereziki birrintzeko prozesutik, hondakintzat hartuko da oraindik, eta hondakin gisa kudeatu beharko dute; hortaz, ezin izango da erabili 34/2003 Dekretuan araututako erabileretan.
Balorizatutako zepa beltza, granulometriatan sailkatua, instalazioetan biltegiratzen da, multzo bereizietan, harik eta amaieran emango zaien erabileretara bideratu arte; legerian eskatutako mugak bete behar dituzte multzoak lixibiatzearen emaitzek.
Sailkatutako zepen parte bat hormigoia fabrikatzeko agregakin gisa erabiltzen da.
Urtean, gehienez 35.000 tm zepa beltz tratatzeko ahalmena dago.
Zepa zuriak tratatzeko jarduera 5.500 m2-ko azalera batean egiten da.
Zepa zurien tratamendu-eremua erabat hormigoitua dago, eta proiektatutako maldek ziurtatzen dute gune horretan urak gordetzea, baita zirkulazio-bideetako eta maniobra-guneetako urak ere, euri-urak eta dekantagailurako prozesuko ur soberakinak (tratamendua, gurpilen garbiketa) bideratu eta gordetzeko. Bildutako ur guztia dekantagailuan uzten da, non bereizten baitira solido esekiak, eta, gero, zepak hozteko berrerabiltzen da ur hori.
Zepa zuriaren hasierako hoztea egin eta gero, hozte-gunean uzten da.
Zepa beltzak balorizatzeko prozesuak fase hauek ditu:
● Zepak hoztea.
● >200 mm-ko pieza metalikoak bereizteko bahetzea.
● Bahean geratzen diren pieza metalikoak iman bidez hautatzea, zeinak txatar-parkera bideratuko baitira.
● Zati magnetikoak eta erresistentzia handiko altzairuzko maila-bahedun dardarazko baheak elektroimanen bidez bereiztearen ondorioz osatutako zepa zuria tratatzea.
Urtean, 17.500 tm zepa zuri tratatzeko ahalmena dago.
Zepa zurien balorizazio-tratamenduan sortutako errefusa Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren instalazioetan balorizatzen da.
Zepak bereizi eta gero sortzen diren hondar metaliko ez-arriskutsuak prozesuan berrerabiltzen dira, eta berriz labean sartzen.
Balorizatzeko instalazioan onartzen diren hondakinak atal hauetan zehazten dira, eta horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.
Halaber, honako hauek bete beharko dituzte:
a) Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota dauden eta Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren instalaziotik datozen hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu; taula honetan zehazten dira:
(Ikus .PDF)
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin-mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzatan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.
Partida bakoitza jaso aurretik egiaztatu beharko da baldintza horiek bete direla.
c) Balorazioa egiteko instalaziora iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin instalazioan onartuko direla bermatzeko.
Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da kontrol hori. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
d) Atondutako lurzoruetan egingo dira zamalanetan ibilgailuak geratzeko guneak, eta beharrezkoak diren maldak nahiz gerta daitezkeen isuriak biltzeko sareak izango dituzte.
Fabrikako hondakinen zamalanetan eta manipulazioan, nola ekipoen estankotasunean, isurtze lausoak edo kontrolatu gabeak egotea saihestu beharko da, edo, bestela, ahalik eta gehien murriztu.
e) Hondakinak hormigonatutako azaleran biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurtzeen balizko eragina saiheste aldera, eta, halakorik gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea.
f) 34/2003 Dekretuan jasotako erabileraren batean zepak erabili aurretik, erabilera-agiri bat egin beharko dute balorizatzaileak eta balorizatutako zepen erabiltzaileak, aipatutako dekretu horren IV. eranskinean ezarritako gutxieneko edukiarekin bat etorriz (34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoan arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko zepa beltzak baliotu eta ondoren erabiltzeari buruzkoa). Erabilera-agiri horren kopia Ingurumen Sailburuordetzari bidali beharko diote dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.
g) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k fitxategi kronologiko bat izan beharko du, formatu fisikoan edo telematikoan. Fitxategi horretan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, destinoa eta tratamendu-metodoa, eta, hala badagokio, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken destinoa eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanei buruzko egiaztagirietan bildutako informazioa sartu behar da.
Halaber, balorizatutako zepa beltzen eta zurien erregistroa ere edukiko dute (haien kantitatea eta helmuga, azken erabiltzailea berariaz adierazita), baita zehaztapenetik kanpoko produktuaren kantitatea eta helmuga ere.
Bi agiri horiek (artxibo kronologikoa eta erregistroa), gutxienez hiru urtez gordeko dituzte, eta urtero bidaliko dituzte Ingurumen Sailburuordetzara dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
h) Baimen honen xede den hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera zabaldu edo eraldatzen bada, ingurumen-organoari jakinarazi behar zaio, eta, hala badagokio, ingurumen-organoak baimendu beharko du.
E.3.– Ijezketatiko azalaren eta zepa zuriak tratatzean sortutako errefusaren balorizazio-prozesurako baldintzak eta kontrolak.
Honetan datza Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren Amurrioko (Araba) instalazioetako hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko jarduera:
● Ijezketatiko azalaren hondakinak biltegiratu eta prestatzea kanpoan erabil ditzatzen (R4 kudeaketa-eragiketa).
● Zepa zuriak tratatzean sortutako errefusa biltegiratu eta prestatzea (R5 kudeaketa-eragiketa).
Ijezketatiko azaleko hondakinak biltegiratu eta prestatzeko jarduera Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren instalazioen barruan dago kokaturik.
Bi eremutan biltegiratzen da azala: batetik, pabiloi estali baten barruan, hormigoizko zolatadun egitura metaliko baten gainean eraikia, eta, bestetik, kanpoan, hormigoitutako gainazal baten gainean, ur-bilketa duena.
Azalaren prestakuntza- eta garbiketa-prozesua dardarazko ontzi birakari batean egiten da. Materiala prestatu eta gero, saldu egiten da, kontrapisuak fabrikatzeko, nagusiki.
Urtean, gehienez 10.000 tm ijezketatiko azal tratatzeko ahalmena dago.
Pabiloi itxi batean egiten da zepa zuriak tratatzean sortutako errefusaren egokitze-eragiketa, zepa beltzen tratamendu-gunean, eta, beraz, ez da jarduera horren ondoriozko inongo isuririk.
Biltegi-kalapatxa batean uzten dira zepa zuriak tratatzean sortutako errefusaren hondakinak, eta, gero, materialaren neurria 15-40 mm-ra txikitzeko birrintze-prozesu bat egiten da. Ondoren, materialaren bahetze bat egiten da azken produktuaren neurria 0-2 mm-koa izatea lortu arte, zeina poltsa handian hornitzen baita.
Urtean, gehienez 1.500 tm zepa zuri tratatzeko ahalmena dago.
Balorizatzeko instalazioan onartzen diren hondakinak atal hauetan zehazten dira, eta horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.
Halaber, honako hauek bete beharko dituzte:
a) Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota dauden eta Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren instalaziotik datozen hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu; taula honetan zehazten dira:
(Ikus .PDF)
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin-mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzetan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat Ingurumen Sailburuordetzara igorriko da.
Partida bakoitza jaso aurretik egiaztatu beharko da baldintza horiek betetzen direla.
c) Balorazioa egiteko instalaziora iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin instalazioan onartuko direla bermatzeko.
Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da kontrol hori. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
d) Atondutako lurzoruetan egingo dira zamalanetan ibilgailuak geratzeko guneak, eta beharrezkoak diren maldak nahiz gerta daitezkeen isuriak biltzeko sareak izango dituzte.
Fabrikako hondakinen zamalanetan eta manipulazioan, nola ekipoen estankotasunean, isurtze lausoak edo kontrolatu gabeak egotea saihestu beharko da, edo, bestela, ahalik eta gehien murriztu.
e) Hondakinak hormigoitutako zolan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurtzeen balizko eragina saiheste aldera, eta, halakorik gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea.
f) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k fitxategi kronologiko bat izan beharko du, formatu fisikoan edo telematikoan. Fitxategi horretan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, destinoa eta tratamendu-metodoa, eta, hala badagokio, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken destinoa eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanei buruzko egiaztagirietan bildutako informazioa sartu behar da.
Halaber, bai ijezketako azalerako eta bai zepa zuriak tratatzearen ondoriozko errefuserako, merkaturatutako produktu balorizatuaren erregistro bat izango da (kantitatea eta helmuga), instalazioan ekoitzitako errefusa-kantitatea eta haren helmuga.
Bi agiri horiek (artxibo kronologikoa eta erregistroa), gutxienez hiru urtez gordeko dituzte, eta urtero bidaliko dituzte Ingurumen Sailburuordetzara dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
g) Baimen honen xede den hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera zabaldu edo eraldatzen bada, ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta, hala badagokio, ingurumen-organoak baimendu beharko du.
E.4.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
E.4.1.- Baldintza orokorrak.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren instalazioa ustiatzean atmosferarako isurketek ez dituzte gaindituko ebazpen honetan ezarritako muga-balioak.
Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira emisio konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dira neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-multzoak ureztatzea eta bideak garbitzea.
Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte sekzioak, neurketa-guneak, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasunak, segurtasunak eta fokuen zerbitzuek.
Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, aipatutako epea luzatzea eska dakioke Ingurumen Sailburuordetzari, behar bezala justifikatuta badago.
E.4.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren instalazioak –altzairuzko hodiak fabrikatu eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzekoa– 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan bildutako 03 03 02 01 eta 04 02 10 05 jarduerei lotutako foku konfinatu hauek ditu (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzekoa eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzekoa):
(Ikus .PDF)
Foku ez-sistematiko horietakoren bat, bataz beste, urtean hamabi aldiz baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala duela, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino gehiagokoa bada, isurtze-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.
Urte jakin batean foku sistematiko baterako funtzionamendu-baldintzarik ez badago, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.
Gainera, isurtze lausoak sortzen dira altzairutegi- eta ijezketa-pabiloian. Isuri horietako batzuk pabiloiaren goialdean kokatutako xurgapenak biltzen ditu. Instalazioan isurtze lausoak ere sortzen dira txatarra, zepa zuria eta azala biltegiratu eta manipulatzeko gunean, aurretik aipatutako urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan jasotako 09 10 09 50 jarduerari lotuta.
E.4.3.– Isurtzeko muga-balioak.
a) Atmosferarako isurtzeen muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:
(Ikus .PDF)
Emisioen muga-balioak egoera hauei buruzkoak dira: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
● Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9 artikuluak ezartzen duena beteko da.
● Modu jarraituan neurtutako parametroen neurketen kasuan (21. eta 42. fokuak) (partikula guztiak), aurreko isurien muga-balioak errespetatzen direla ulertuko da, baldin eta eguneko batez besteko balio baliozkotu batek ere ez badu gainditzen emisioen muga-balioa. Baliozkotutako batez besteko eguneko balioak ustiaketa eraginkorraren epean zehaztuko dira (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), neurtutako erdiordutegiko batez besteko balio baliozkoak oinarri hartuta, eta, betiere, ondoren zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ostean:
Gehieneko isurketa-balioetan zehaztutako 100eko 95eko konfiantza-tartearen balioak ez ditu isurien muga-balioaren honako ehuneko hauek gaindituko: partikula totalak, 100eko 30.
● Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.
Emisioen muga-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.
E.4.4.- Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondar-gasak husteko tximiniak ez dira egongo E.4.2 atalean ezarritako kotatik behera. Argitaratutako jarraibide teknikoetan zehaztutakoa bete beharko dute laginketa-puntuen sekzioek eta kokapenak.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Isurtze lausoak murriztearren, pabiloiaren goialdean kokatutako xurgapen-sistema bat egongo da.
E.5.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.
Isuria sortzen duen jarduera-mota nagusia: Altzairuzko hodiak fabrikatzea.
Jarduera-taldea: Metala.
Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.22.
E.5.1.- Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
(Ikus .PDF)
E.5.2.- Gehieneko isuri-emariak eta -bolumenak.
● 1. isuria: bulego orokorretako ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
● 2. isuria: Aldageletako, botikineko eta atezaintzako ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
● 3. isuria: Baskula eraikineko ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
● 4. isuria: Hotzean tenkatzeko guneko ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
● 5. isuria: LA90 lineako ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
● 6. isuria: Zepa zuriaren guneko ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
● 7. isuria(F7a): Txatarra-parkeko ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
● 7. isuria(F7b): Txatar-parkeko eurien jariatze-urak.
(Ikus .PDF)
E.5.3.- Emisioen muga-balioak.
Ondorengo zerrenda honetan ageri dira isurketa eragin duen jardueraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako isurien muga-balioekin:
a) 1. isuria: Bulego orokorretako ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
b) 2. isuria: Aldagela orokorretako, botikineko eta atezaintzako ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
c) 3. isuria: Baskula eraikineko ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
d) 4. isuria: Hotzean tenkatzeko guneko ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
e) 5. isuria: LA90 lineako ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
f) 6. isuria: Zepa zuriaren guneko ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
g) 7. isuria(F7a): Txatar-parkeko ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
h) 7. isuria(F7b): Txatar-parkeko eurien jariatze-urak.
(Ikus .PDF)
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili emisioen muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, ziurtatzeko aipatutako kalitate-helburuak ez direla urratzen isurketaren ondorioz.
Baimen horrek ez du aukerarik ematen xedapen honetan berariaz adierazten ez diren substantziak isurtzeko, eta, bereziki, substantzia arriskutsuak (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria).
Ez dira baimentzen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketak, ezkutuko purgaketa izango bailirateke. Halako isurketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, eta dagokion isurketa-baimena eskatu.
E.5.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k aurkeztu duen dokumentazioren araberako izango dira arazteko instalazioak edo industriako instalazio guztietarako hondakin-urak zuzentzeko neurriak, eta, funtsean, honako jarduketa hauek izango dira:
1. isuria: Bulego orokorretako ur sanitarioak
● Bi gorputzeko putzu septikoa, eta, ondoan, 32 m3-ko bolumena duen legar-iragazki bat.
● Kontrol-kutxatila.
2. isuria: Aldagela orokorretako, botikineko eta atezaintzako ur sanitarioak
● Bi gorputzeko putzu septikoa, eta, ondoan, 56 m3-ko bolumena duen legar-iragazki bat.
● Kontrol-kutxatila.
3. isuria: Baskula eraikineko ur sanitarioak
● Putzu dekantagailu-digestorea, eta, ondoan, 8 biztanleren baliokidea tratatzeko ahalmena duen iragazki biologiko bat.
● Kontrol-kutxatila.
4. isuria: Hotzean tenkatzeko guneko ur sanitarioak
● Aireztatze luzeko tratamendu-sistema, eta, ondoan, dekantatze sekundarioa.
● Kontrol-kutxatila.
5. isuria: LA90 lineako ur sanitarioak.
● Putzu dekantagailu-digestorea, eta, ondoan, 20 biztanleren baliokidea tratatzeko ahalmena duen iragazki biologiko bat.
● Kontrol-kutxatila.
6. isuria: Zepa zuriaren guneko ur sanitarioak
● Putzu dekantagailu-digestorea, eta, ondoan, 8 biztanleren baliokidea tratatzeko ahalmena duen iragazki biologiko bat.
● Kontrol-kutxatila.
7. isuria(F7a): Txatar-parkeko ur sanitarioak
● Bi gorputzeko putzu septikoa, eta, ondoan, 20 m3-ko bolumena duen legar-iragazki bat.
● Kontrol-kutxatila.
7.isuria(F7b): Txatar-parkeko eurien jariatze-urak
● Dekantagailua, eta, ondoan, CO2-aren dosifikazio bidezko neutralizazio-tratamendua.
● Kontrol-kutxatila.
Halaber, zerbitzuko aire-konpresoreek galdaratxoak purgatzean sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute, nahitaez.
Ikusiz gero hartutako neurri zuzentzaileak ez direla nahikoak, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan, baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan isurketak. Aldaketak administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Mantenimendu egokia egin beharko zaio araztegi-sistema orori.
Gainera, aintzat hartuta dagoen araztegi-sistema txikien kopurua, fluxuak batzeko aukera aztertu beharko du Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k, denak batera tratatzeko. Faseka egin ahalko da bateratzea, helburua izanik isuri guztiak saneamendu-sare orokorrera konektatzea, ahal denean. Baldin eta ez bada bideragarria batera tratatzea orain baimenduta dauden isuri guztiak, aurrera egin beharko da saneamenduko barne-sarearen diseinuan, zeina etorkizuneko sare nagusiarekin konektatuko baita. Norabide horretan egindako aurrerapenen berri eman beharko zaio sei hilero Uraren Euskal Agentziari, saneamenduko bere barne-sarea hodi biltzaile nagusiarekin konektatzeko, zeinak isuri oro eskualdeko etorkizuneko HUAra bideratu beharko baitu.
Aurkeztutako agirien arabera, isuriak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako, eta isurien lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu kutxatila horrek. Ikuskatzeko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira kutxatilak, hala behar denean.
Horretarako bideragarritasun teknikoa dagoenean, eta proiektuan dagoen HUA abian jartzean, orain baimentzen diren isurketak saneamendu-sare nagusira konektatuko dira. Idatziz emango zaio horren berri ingurumen-organoari.
E.5.5.– Isurien Kontrol Kanona.
Baimenak ondorio juridiko osoak izango dituen egunetik aurrera, hau izango da Isurien Kontrol Kanonaren zenbatekoa, aintzat hartuta Uren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta 606/2003 Errege Dekretuaren 291. artikulua, eta aintzat hartuta ondotik oinarrizko prezioak eguneratu direla Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 22/2013 Legearen 95. artikulua aplikatuz (BOE, 309. zk.):
(IKK): Isurien Kontrol Kanona= V x Pu
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 xC3 x C4
Non:
V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3 urtean).
Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isuriaren izaeraren arabera.
Cm = Isuriaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isuriaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isuriaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4= Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea (1).
a) Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatea, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren VI. eranskineko oharrean (*****) adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, 2013ko ekainaren 7ko Kantauriko Plan Hidrologikoak arautzen dituen helburuak.
1. isuria: Bulego orokorretako ur sanitarioak
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 x 2,5 x 1,25 = 3,12500.
Pu = 0,01683 x 3,12500 = 0,052594 euro/m3.
Isurien Kontrol Kanona = 0,052594 x 4.703 = 247,35 euro urtean.
2. isuria: Aldagela orokorretako, botikineko eta atezaintzako ur sanitarioak
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 x 2,5 x 1,25 = 3,12500.
Pu = 0,01683 x 3,12500 = 0,052594 euro/m3
Isurien Kontrol Kanona = 0,052594 x 11.880 = 624,82 euro urtean.
3. isuria: Baskula eraikineko ur sanitarioak
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.
Pu = 0,01683 x 0,62500 = 0,010519 euro/m3
Isurien Kontrol Kanona = 0,010519 x 115,5 = 1,21 euro urtean.
4. isuria: Hotzean tenkatzeko guneko ur sanitarioak
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.
Pu = 0,01683 x 0,62500 = 0,010519 euro/m3.
Isurien Kontrol Kanona = 0,010519 x 7.590 = 79,84 euro urtean.
5. isuria: LA90 lineako ur sanitarioak.
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.
Pu = 0,01683 x 0,62500 = 0,010519 euro/m3
Isurien Kontrol Kanona = 0,010519 x 495 = 5,21 euro urtean.
6. isuria: Zepa zuriaren guneko ur sanitarioak
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.
Pu = 0,01683 x 0,62500 = 0,010519 euro/m3
Isurien Kontrol Kanona = 0,010519 x 148,5 = 1,56 euro urtean.
7. isuria(F7a): Txatar-parkeko ur sanitarioak
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 x 2,5 x 1,25 = 3,12500.
Pu = 0,01683 x 3,12500 = 0,052594 euro/m3
Isurien Kontrol Kanona = 0,052594 x 297 = 15,62 euro urtean.
7.isuria(F7b): Txatar-parkeko eurien jariatze-urak
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.
Pu = 0,04207 x 0,62500 = 0,026294 euro/m3
Isurien Kontrol Kanona = 0,026294 x 50.000 = 1.314,70 euro urtean.
Isurien Kontrol Kanona, guztira = 247,35 624,82 + 1,21 79,84 + 5,21 1,56 + 15.62,1.314,70 = 2.290,31 euro urtean.
Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio administrazio eskudunak baimenaren titularrari.
Isurien Kontrol Kanona independentea izango da autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko (ULTB, 113.7 art.).
E.6.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta destinorik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da baliotzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baldin aurreikusten bada zabortegi baimenduan deuseztatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak –hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena– xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera –Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena–.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-diferentziak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 5/2013 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoari kalterik eragin gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu edo galduko balira, edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatua Ingurumen Sailburuordetzan eta Amurrioko Udalean.
Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.
E.6.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
3. prozesua: «Hotzean tenkatzea».
1. hondakina: «Xaboi-lohiak»
Identifikazioa: B01463694/0100002822/3/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): HP4/14.
EHZ: 120114.
Urtean sortutako kantitatea: 6 tona.
Hodiak hotzean tenkatzeko prozesuan sortzen da. Identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan, eta, bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
2. hondakina: «Azido klorhidriko agortua».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/3/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R5.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): HP8.
EHZ: 060106.
Urtean sortutako kantitatea: 303 tona.
Desugerketako hiru upeletako azido agortua da, hortik erauzten dena, eta kalitate-kontroletan sortua. Zuzenean erabilera-puntutik erretiratzen da, kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
3. hondakina: «Fosfatatzeko lohiak»
Identifikazioa: B01463694/0100002822/3/3.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): HP14.
EHZ: 110108.
Urtean sortutako kantitatea: 100 tona.
Fosfatatzeko upeletan sortzen diren burdina-gatzak dira, bertan dekantatzen direnak. Prentsa-iragazkian lehortzen dira, eta identifikatutako edukiontzian biltzen dira sortzen den postuan, eta, bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten dira.
4. prozesua: «Gas efluenteak araztea».
1. hondakina: «Ke-arazketako mahuka-iragazkiak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/4/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C11/18.
Arrisku-ezaugarria(k): HP13/14.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 15 tona.
Gasak arazteko sistemaren iragazkietako mahukak aldatzean sortzen da. Poltsa handi identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.
2. hondakina: «Altzairutegiko hautsa».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/4/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C11/18.
Arrisku-ezaugarria(k): HP13/14.
EHZ: 100207.
Urtean sortutako kantitatea: 4500 tona.
Urtzeko eta fintzeko labeak isuritako gasak iragaztearen ondorioz sortzen da. Toberetan biltzen da, eta hortik zuzenean biltzen du kudeatzaile baimenduak.
3. hondakina: «Dekantazioko altzairutegiko hautsa».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/4/3.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C11/18.
Arrisku-ezaugarria(k): HP13/14.
EHZ: 100207.
Urtean sortutako kantitatea: 90 tona.
Hodi erradiatzaileetako hautsaren dekantazio gisa sortzen da. Poltsa handi identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.
5. prozesua: «Hondakin-uren tratamendua».
1. hondakina: «Araztegiko lohi-opilak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/5/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C24/51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP13/14.
EHZ: 190205.
Urtean sortutako kantitatea: 300 tona.
Prentsa-iragazkiko lohi baztertuak dira. Kubetaren barruan egitura estalian kokatutako metalezko edukiontzi irekian biltzen dira, prentsa-iragazkiaren azpian.
2. hondakina: «Mekanizazioko lohiak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/5/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R9/D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/14.
Hondakinaren kodea: Q8//D9//P8//C51//H5// A231(1)//B0006.
EHZ: 190813.
Urtean sortutako kantitatea: 2500 tona.
Industria-uren zirkuituaren hondoan dekantatutako lohiak dira. Hozte-zirkuituko urak ekarritako olio-, koipe- eta azal-arrastoak dituzte. Zuzenean ateratzen da edukiontzi batera, nondik kargatzen baita kudeatzaile baimendu batera garraiatua izateko.
6. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Erabilitako olioak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R1/9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6.
EHZ: 130113.
Urtean sortutako kantitatea: 60 tona.
Zuzeneko hozte-zirkuituko ur-araztegiko dekantagailuan flotazioz bereizitako hondakin oliotsuarekin batera kudeatzen da mantentze-lanetako prozesuetako olioa. Bidoietan eta GRGtan garraiatzen da, eta horretarako prestatutako depositu biltegiratzen baimendutako kudeatzaileari igorri baino lehen.
2. hondakina: «Berun azidozko bateriak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C18/23.
Arrisku-ezaugarria(k): HP8.
EHZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: 600 kg.
Bateria erabiliak birjartzean sortzen da. Edukiontzi identifikatuetan biltzen da berariazko eremuan.
3. hondakina: «Pila erabiliak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/3.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C7/11/16
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/14.
EHZ: 200133.
Urtean sortutako kantitatea: 70 kg.
Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Edukiontzi identifikatuetan biltzen da berariazko eremuan.
4. hondakina: «Fluoreszenteak eta merkurioa duten bestelako hondakinak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/4.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/14.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 360 kg.
Lanpara erabiliak birjartzean sortzen da. Kutxa identifikatuan biltzen da berariazko eremuan.
5. hondakina: «Material elektriko eta elektronikoa».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/5.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C6/18.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/14.
EHZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: 800 kg.
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Bidoi identifikatuan biltzen da berariazko eremuan.
6. hondakina: «PCB duten transformadoreak eta kondentsadoreak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/6.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C32.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/7/14.
EHZ: 160209.
Urtean sortutako kantitatea: unean uneko hondakina.
Mantentze-lan orokorreko azpiprozesuaren hondakin gisa sortzen da; kudeatzaile baimenduari entregatzeko erretiratzen da zuzenean.
7. hondakina: «Koipe erabiliak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/7.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C18/51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/14.
EHZ: 120112.
Urtean sortutako kantitatea: 6 tona.
Mantentze Lan Orokorrak azpiprozesuko hondakin gisa sortzen da. Bidoi identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.
8. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/8.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): HP3/4/5.
EHZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 12,8 tona.
Mantentze-lanetako sailean piezak eta makinak garbitzean sortzen da. Berariazko bere kokaguneko kudeatzaileak berak biltzen du.
9. hondakina: «Hidrokarburo urtsua».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/9.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP5/14.
EHZ: 130701.
Urtean sortutako kantitatea: 1000 kg.
Disolbatzaile gisa gasolioa erabiliz mantentze-lanak eta tresnen garbiketa puntualak egitean edo gasolioaren biltegiratzeen mantentze-lanetan sortzen da. Bidoi identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.
10. hondakina: «Hondar-taladrina».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/10.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/14.
EHZ: 120109.
Urtean sortutako kantitatea: 800 kg.
Mekanizazio-eragiketetan ebaketa-likidoa erabiltzean sortzen da. Bidoi identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.
11. hondakina: «Lakak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/11.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): HP3/5/14.
EHZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 3 tona.
Hodi batzuen akaberan lakatzeko makinaren mantentze-lanetan eta garbiketan sortzen da. Bidoi identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.
12. hondakina: «Mozten duten edo punta zorrotza duten hondakinak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/12.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C35.
Arrisku-ezaugarria(k): HP9.
EHZ: 180103.
Urtean sortutako kantitatea: 5 kg.
Zerbitzu medikoko azpiprozesuan sortzen da. Zuzenean jasotzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
15. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontzi hutsak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/15.
Destinoko eragiketaren kodea: R3.
Osagai arriskutsuak: C43/51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP4.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.
Olioak, pinturak, disolbagarriak eta abar eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Identifikatutako poltsa handietan biltzen da, hondakinen biltegian.
16. hondakina: «Trapu eta xurgatzaile kutsatuak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/16.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 38 tona.
Industria-uren arazketa-iragazkiak ordezkatzetik datozen olioak, koipeak eta mekanizazioko lohiak zikindutako material xurgatzailea. Kudeatzaileak emandako bidoian jasotzen da.
17. hondakina: «Koipegabetzeko urak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/17.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C24/51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/14.
EHZ: 120301.
Urtean sortutako kantitatea: 42 tona.
Laburtzeko ijezkailuari lotutako tailerreko tresnak garbitzeko instalazioan (kutxa-garbigailua) sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.
18. hondakina: «Disolbatzaile erabili ez-halogenatua».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/18.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): HP3/4/5.
EHZ: 080111.
Urtean sortutako kantitatea: 280 kg.
Hodiaren gainean pintura-markatzea egiten duten markatzaileak garbitzean sortzen da. Hondakina identifikatzeko bidoian biltzen da postuaren ondoan.
19. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontzi huts ez balorizagarriak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/19.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C43/51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP4.
EHZ: 080111.
Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.
Olioak, pinturak, disolbagarriak, GRG hautsiak eta abar eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Identifikatutako poltsa handietan biltzen da, hondakinen biltegian.
20. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/20.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C23/24.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/8/14.
EHZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.
Mota askotako eta laborategietatik datozen hondar erreaktibo iraungitu eta zaharkituak dira. Laborategian identifikatutako bidoietan biltzen dira, eta kudeatzaile baimenduari igortzen.
21. hondakina: «Produktu kimiko inorganikoak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/21.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C23/24.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/8/14.
EHZ: 160303.
Urtean sortutako kantitatea: 370 kg.
Laborategiko proba batzuetan NaCl eta NaOH H2Srekin nahastearen ondoriozko soluzio bat da. Hondakinen biltegian identifikatuta dagoen poltsa handi batean jasotzen da.
22. hondakina: «Olio dielektrikoa duten kondentsatzaileak eta transformatzaileak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/22.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C6/7.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6.
EHZ: 160215.
Urtean sortutako kantitatea: 15.000 kg.
Mantentze-lan orokorreko azpiprozesuan puntualki sortzen da; kudeatzaile baimenduari entregatzeko erretiratzen dira zuzenean.
25. hondakina: «Olio erreaktiboko hondarrak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/25.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): HP4.
EHZ: 110105.
Urtean sortutako kantitatea: 5.000 kg.
Aipatu olio erreaktiboa duen upelaren garbiketa-eragiketen hondakinak dira (oliotan diluitutako azido ortofosforikoa). Behar bezala identifikatutako bidoietan biltzen da, eta hondakinen biltegira eramaten kudeatzaile baimendu bati eman arte.
26. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontzi hutsak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/26.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP4.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 4.500 kg.
Pintura, disolbagarriak eta erabilitako bestelako produktu arriskutsuak eduki dituzten edukiontzien hondarrak dira. Behar bezala identifikatutako eta paletetan ezarritako bidoi metalikoetan biltzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian gordetzen dira aldi baterako, eta kudeatzaile baimendu bati igortzen zaizkio.
27. hondakina: «Gai arriskutsuez kutsatutako material erregogorra».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/27.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C25.
Arrisku-ezaugarria(k): HP7.
EHZ: 161103.
Urtean sortutako kantitatea: 25.000 kg.
Gai arriskutsuak dituzten gauzen biltegiko material zaharkitua eta baztertua da. Soltean kargatzen da, eta kudeatzaile baimendu bati igortzen zaio.
30. hondakina: «Trapu eta xurgatzaile kutsatuak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/30.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 50.000 kg.
Olioz, pinturaz eta disolbatzailez bustitako trapuak eta material xurgatzailea dira. Hondakinen biltegian identifikatuta dauden bidoietan eta poltsa handietan jasotzen dira.
31. hondakina: «Ur azidoak».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/31.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): HP8.
EHZ: 110106.
Urtean sortutako kantitatea: 40.000 kg.
Altzairutegiko kalitate-kontroleko HCI biltzeko kubetako putzuaren kutxatilan bildutako urak dira, gas azidoak garbitzeko scrubber-urak eta makroeraso azidoaren proba egiten den salako zorua garbitzeko urak, hotzaren HCIko upelen garbiketa-urak. 1000 litroko GRGetan biltzen da, estalitako azaleran biltegiratuak kudeatzaile batek handik erretiratu edo zisterna-kamioi baten bidez zuzenean kudeatzaile baimendu bati eraman arte.
32. hondakina: «Piralenodun olioa».
Identifikazioa: B01463694/0100002822/6/32.
Destinoko eragiketaren kodea: D15/R13.
Osagai arriskutsuak: C32.
Arrisku-ezaugarria(k): HP6/7/14.
EHZ: 130301.
Urtean sortutako kantitatea: Unean unekoa.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen (xehe-xehe jasota ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasita, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) «Azido klorhidriko agortua» hondakina zuzenean jaso behar da sortzen den instalazioko andeletatik, aurretik ontziratu eta biltegiratu gabe, kudeatzaile baimenduari emateko.
d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira.
e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak izango dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko geroztiko araudietan ezarritakoak.
f) Hondakin arriskutsuen biltegiratze-denbora ezingo da 6 hiletik gorakoa izan.
g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, erregelamenduan zehaztutako aurrerapenaz kontrolerako eta segimendurako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta hark zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k onarpen-agirien eta kontrol- eta segimendu-agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez hiru urtez erregistratu eta gorde behar du.
Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak betetzen dituela horrelako gaiak garraiatzeko ezarritako baldintzak, indarrean dagoen legeriaren arabera.
j) Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.
k) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015) xedatutakoaren arabera. Halaber, otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak (pilen eta metagailuen hondakinek pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute pila eta metagailuen hondakinek. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
l) Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k, PKB daukaten edo eduki dezaketen gailuak izanez gero, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan ezarritakoa. 1378/1999 Errege Dekretuaren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira.
m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
n) Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k urtero adierazi beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k prebentzioko neurriak aplikatuz hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Zoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere, aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Tubos Reunidos Industrial, S.L.U. hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
p) Baldin eta Tubos Reunidos Industrial, S.L.U. Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da. Hortaz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.
q) Aipatu g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta o) hizkietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, hala delarik transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.
r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak amiantoarekin lan egitean segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira.
E.6.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
(Ikus .PDF)
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.
b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.
c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua egokitzen zaiela ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei. Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k fitxategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien baliokideak diren agiri ofizialak, nahitaezkoak direnean, hiru urtez gutxienez.
d) Horrez gain, 49/2009 Dekretuan ezarritakoa betez (49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa), hondakindegi baimenduan biltzeko diren hondakin ez-arriskutsuak lekualdatu aurretik, dagokion segimendu- eta kontrol-agiria bete beharko da.
e) Baldin etaTubos Reunidos Industrial, S.L.U. bada Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza edo industriarako ontzi baten azken jabea, Baldin etaTubos Reunidos Industrial, S.L.U. bera da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna. Hortaz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio ontzia.
f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
g) Aurreko c) eta d) ataletan adierazitako agiriak (kudeatzaileak EAEn daudenean) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.
E.6.3.– Ontziak merkaturatzea.
Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
Era berean, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu bere produktuak merkaturatzeko, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio, zeinaren bidez produktuaren kontsumitzaileari transferitzen baitzaio ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa emateko betebeharra.
Baldin eta Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k, urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:
● 250 tona, beira soilik bada.
● 50 tona, altzairua soilik bada.
● 30 tona, aluminioa soilik bada.
● 21 tona, plastikoa soilik bada.
● 16 tona, egurra soilik bada.
● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.
● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.
Enpresaren prebentzio-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urtearen martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da bi agiriok.
E.7.– Lurzoruari buruzko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, erabilitako materialen eta identifikatutako arrisku-guneen arabera.
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da txosten hori.
Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Lurrak mugitzea dakarten obrak egitekotan –are ekoizpen-jarduerarik gabeko eremuetan ere–, hondeatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu sustatzaileak, egiaztatu ahal izateko ia lurra kutsa dezaketen jardueren ondorioz kaltetu ote diren, eta zehaztu ahal izateko, karakterizazioaren emaitzak ikusita, zein den material horiek kudeatzeko biderik egokiena.
Alabaina, aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egiten badira obrak, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada, betiere.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatuko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.
1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa (49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena). Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren edo homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino txikiagoa duten unitateez osatua.
2.– Soberako materialak instalazioan berean berrerabili ahal izateko, 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa izan beharko dute, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan (4% 2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa). Horretarako, 199/2006 Dekretuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du laginketa eta azterketa (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
3.– Lurretan ez badira gainditzen VIE-A B parametroak, ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoak, edo TPHko 50 mg/kg, lur horiek garbiak kontsideratuko dira, eta, beraz, onargarriak baimendutako beteleku batean.
4.– Murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da substratu harritsu osasuntsua. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz, betiere.
Sei hileko epean, oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazteko, eta, horrela, jarduera behin betiko eteten denean, konparazio kuantitatiboa egin ahal izango da.
Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen deneko lurzatiak ia eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).
E.8.– Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi osteko baldintzak.
30 urtekoa izango da hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi osteko kontrola eta zainketa-aldia, 2013ko abenduaren 4tik hasita. Eta, Ingurumen-organoak hala irizten badio, data hori aldatu ahal izango da, itxi osteko kontroletan lortutako emaitzen arabera. Ingurumen-organoak emandako ebazpenaren bidez ezarriko dira itxi osteko aldiaren bukaera eta horren inguruan ezarritako betebeharren epe-betetzea, betiere sustatzaileak horrela eskatuta. Aldez aurretik, atal honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.
Halaber, zabortegi-inguruko uren kalitatearen jarraipena egiteko, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k pH parametroen eta eroankortasunaren kontrola sei hilero egingo du «lixibiatuak biltzeko zanga» izeneko puntuan.
E.8.1.– Zabortegiaren balantze hidrikoa.
Kanpoko erakunde batek zabortegiaren balantze hidrikoa egin beharko du urtero, eta, horretarako, lixibiatuen emariaren datu erregistratuak eta datu meteorologiko erregistratuak erabiliko ditu.
Itxi osteko aldiko lehenengo balantzeak barne hartuko du zabortegiaren portaera hidrodinamikoaren analisia, abiapuntu hartuta erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuak eta itxi aurreko eta ondorengo balantze hidrikoaren alderaketa.
Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programari atxikiko zaio aipatutako balantzea.
Gainera, balantze hidrikoa egiteko, ingurumen-organoak ezarritako jarraibide teknikoak jarraitu beharko dira.
E.8.2.– Itxi osteko baldintza orokorrak.
Zabortegia itxi osteko kontrolari buruz orain arte esandakoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira aldi horretan:
a) Tubos Reunidos Industrial, S.L.U. izango da, zabortegia ustiatzen duen erakundea den heinean, zabortegia itxi osteko mantentze-lanen eta kontrolaren arduraduna, eta funtzio horiez arduratuko den pertsonaren izena jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari.
b) Zabortegiaren titularrak jakinarazi beharko du honako hauen inguruan izandako edozein aldaketa: posta-helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa edo edozein komunikabide eta kontaktu, eta zabortegia itxi osteko kontrolaz arduratuko den pertsona.
c) Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k izendatuko du itxi osteko zainketak betetzeaz arduratuko den enpresa arduraduna. Enpresa hori ez baldin bada zabortegiaren titularra, enpresa hori gutxienez urtebeterako izendatuko du titularrak. Izendapen horren berri eman beharko zaio ingurumen-organoari, izendapena egin eta 15 eguneko epean, eta barne izango ditu zabortegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, itxi ondorengo zainketaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako agirien zerrenda xehatua. Aipatu zabortegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta zigilatzean eta ordura arteko itxi osteko zainketan zehar sortutako agiri tekniko guztiak jaso beharko ditu zerrenda horrek.
d) Itxi osteko aldian zehar, jarduerak egin nahi izanez gero kokapenean, aldez aurretik ingurumen-organoaren baimena beharko da. Nolanahi ere, ingurumen-organoaren aurrean ziurtatu behar da jarduera horiek ez diotela eragiten zigilatzearen osotasunari, perimetro-kanalen jardunari, itxi osteko kontrol-sistemaren egonkortasunari edo elementuei, eta ez dakartela garatu nahi den erabilera edo jarduerarako eta pertsonentzako arrisku onartezinik.
Horretarako, zigilatzearen gainean sortzen den zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia kenduko da.
Ereiteen mantentze-lanak egin beharko dira, hala nola ebakitzeak, ongarritzeak eta ureztatzeak.
Zigilatzearen gainean landare-espezie inbaditzaileak jartzea zaindu beharko da; hala badagokio, horiek ugaltzea kontrolatzeko eta errotik kentzeko neurriak hartu beharko dira.
Zigilatzearen azaleran izandako jalkitzeak, irristatzeak eta higadurak konponduko dira.
Inola ere ez da baimenduko zigilatutako zabortegian bizitzea hura itxi osteko fasean. Halaber, ez da baimenduko inolako jarduketarik hurbil dadin zigilatze-sekuentziako ur garbien drainatze-geruzaren gainazaletik 50 cm baino gutxiagora.
e) Baldintza optimoetan edukiko dira zabortegiko eremu guztiak, dela zabortegia ezartzeko partzelakoak, instalazio osagarrietakoak eta sartzeko bideetakoak, dela zerbitzu-sareak gauzatzeko eta lixibiatuak husteko beharrezkoak direnak. Besteak beste, lurrazaleko urak biltzeko kanalizazioak, lixibiatuen drainatzeak eta eroapenak, galeriaren barrualdea eta itxi osteko zaintza-planean zehaztutako kontrol-puntuak, bai eta instalatutako elementu osagarriak ere, tartean, lixibiatuen emari-neurgailua edo dagozkion kontrol-kutxatilak. Aipatutako elementuren bat narriatu dela antzemanez gero, ahalik eta azkarren konpondu beharko da.
Lixibiatuak drainatzeko hodiak aldizka garbitu beharko dira, jaulki ahal izan diren sedimentuak edo prezipitatu kimikoak kentzeko, instalazioaren eraginkortasunean eragin baitezakete. Horren erregistro bat edukiko da, ingurumen-organoari igorriko zaizkion aldizkako txostenetan sartuko direnak.
E.9.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
(Ikus .PDF)
1. taula: Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran bete beharreko zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-tik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti izango da jardun-modu horren iraupen-denbora. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-tan finkatutako balioak.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
E.10.– Txatarra produktu gisa onartzeko baldintzak.
Produktu gisa jasotako burdinazko eta altzairuzko txatarrei dagokienez, adostasun-deklarazio egokiak eduki beharko dituzte Kontseiluaren martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horrek irizpideak ezartzen ditu zehazteko txatar-mota jakin batzuek noiz uzten dioten hondakin izateari Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera.
F) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:
F.1.– Atmosferarako isurtzeak kontrolatzea.
F.1.1– Kanpoko kontrolak.
a) Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k isuriak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:
(Ikus .PDF)
b) Kontrol horiek II. mailako Administrazioarekiko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Halaber, a) letran azaldutako isurtze-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurtze bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurtzearen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea urte horretan, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.
d) Neurketa jarraitua.
Partikulen neurketa jarraitua egin beharko du Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k 21. fokuan «Altzairutegiko xurgapena-filtrazioa 2» eta 42. fokuan «Altzairutegiko xurgapena-filtrazioa 1 (ke-araztegi zahara)».
Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu isurtzeak neurtzeko sistema jarraituak.
Isurtzeak modu jarraituan neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.
Neurtzeko sistema jarraituaren instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izang dira.
Instalazioen titularrek izango dute neurtzeko sistema jarraituaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta gutxienez 10 urtez gorde beharko dira neurtzeko kontrol jarraituaren bidez erregistratutako datuak.
Neurgailu jarraituak dituzten isurtze-fokuentzat, neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, urteko benetako jardunaren 100eko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetzak bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.
Baldin eta, 15 egunetik gora jarraian, neurtzeko sistema jarraitua konektatu gabe badago edo gaizki badabil, Ingurumen Erakunde Laguntzailearen bidez modu jarraituan neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 eguneko maiztasunaz, gorabehera hasten den egunetik hasita eta isurketak neurtzeko sistema jarraituak behar bezala funtzionatzen duen arte.
Neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Sailburuordetza honetara igorri beharko da urtero, ingurumenaren arloko eskumenak esleitu dituen sailak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.
e) Txostenak.
Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera, Ingurumen Sailaren jarraibide teknikoetan ezarritako txosten guztiak bidali beharko dira.
F.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroak.
F.1.1 puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan, jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Atmosferarako isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
F.2.- Isuri-uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisi hauek egingo dira:
(Ikus .PDF)
b) Kanpoko kontrol bakoitza «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 255. artikulua), eta baimendutako parametro guztiei egingo zaie kontrola. Baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen direla ulertuko da parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen direnean.
Isurien kontrolen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira (Bilbora), laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.
c) Laginketak, kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbideratzeei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.
e) Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.
f) Egoki deritzonean, Uraren Euskal Agentziak arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu, eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, egiaztatzeko isurien emariek eta parametroek ez dituztela baimendutako mugak gainditzen. Era berean, arazketa-instalazioak ustiatzeko titulazio egokia duen arduradun bat izendatzeko eskatu ahal izango dio titularrari.
F.3.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.
(Ikus .PDF)
Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta ingurumena zaintzeko dagokion urteko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.
F.4.– Zarata kontrolatzea.
a) Ebaluazioa indize akustiko hauek kalkulatzeko metodoen bidez egin beharko da: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.
b) Zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, LAeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtero.
c) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.
d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
F.5.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara helaraziko dira, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edota itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen igorpena uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dira berehala jakinarazi beharko, eta, horrelakoetan, ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dira. Gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira igorriko.
Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia, eta bereziki aipatuko dira epe horretan izandako gertakari nagusiak, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
F.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak barruan izan beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
G) Prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.
G.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurketen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta, hala badagokio, haiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abian jartzean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko E.6 «Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzea bermatzeko baldintzak» azpiatalean ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da eskatuko baimendutako hondakinen zerrendan sartuta egoterik hondakin horiek.
G.2.– Jarduera etetea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 4/2015 Legea (27.221 epigrafea «Altzairuzko hodien ekoizpena»), eta Kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko eteten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jarduera eten baino lehen, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren ataleko E.6 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
G.3.- Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere, aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
G.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, zehaztu egiten dira ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak. Horiez gain, ondorengo atal hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa bat barne hartu beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.
c) Lehenago aipatutako prebentzioko mantentze-lanei buruzko eskuliburuan, bildu beharra dago atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko sistemak (arazketa, minimizazioa, eta abar) egoera onean daudela bermatzeko neurriak.
d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta han jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.
e) Besteak beste, olioak, gehigarriak, zepak eta hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezaketenez, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
g) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, iragazkiak dituzten zulo itxiak erabiliko dira. Halaber, isurtze lausoak sortzen diren eremuan xurgapen-sistema bat egongo dela bermatuko da.
h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
i) Isuriak eta ihesak gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
j) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.
k) Pabiloien barruko zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
l) Depositu edo putzuen hondoetan pilatutako solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko garbiketa egiten den bitartean; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegira eramango dira.
m) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan biltegiratuko dira.
n) Ez dira inola ere ez jarriko, euri-uren jariatzearen ondorioz, ibilgu publikoko urak kutsatu ditzaketen guneetan.
o) Arazketa-instalazioek lohi-tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, bertan tratatzeko.
p) Uren Legearen 97. artikuluak dioenez, oro har jabari publikoko urak kutsatzeko edo ur horien inguruak degradatzeko gaitasuna izan dezaketen hondakin solidoak, zaborrak edo substantziak biltzea debekatuta dago, edozein dela ere haien izaera eta utzita dauden lekua.
q) Titularrak beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abar gordetzeko andeletan ustekabean sortutako isuriak, eta horiek ontziz aldatzerakoan sortutakoak ibilgu publikoetara irits ez daitezen.
r) Kasu bakoitzean lortutako azken hondakinak instalazio-esparrutik kanpo erretiratu eta garraiatuko dira, eta dagozkien araudiak bete beharko dituzte, horien helmugaren edo ondoren produktu edo azpiproduktu gisa izan dezaketen erabileraren arabera.
s) Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.
t) Urtean behin, instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.
u) Larrialdi-egoeretan babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
v) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.
w) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta, han, jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.
x) Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
y) Gorabeherak gertatuz gero, agintariei jakinaraztea
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren, betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gertakari-mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.
Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo emisioren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Amurrioko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gertakari-mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.
● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa bat gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
z) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabehera edo arazoei aurre egite aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari gertaera hauetakoren bat jazo dela:
1.– Etengabeko neurketa-ekipoek 24 ordu baino gehiagoz datu fidagarririk ez ematea eragiten duen matxurak edo akatsak gertatzea. Gorabehera gertatu eta, gehienez 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lanegunak direnean, eta, lanegunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehenengo lanegunean.
2.– Gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne.
3.– 21. eta 42. fokuetan, analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100 gainditzen badu, hori gertatu eta gehienez 24 orduko epean egingo dute jakinarazpena, lanegunak direnean, eta, lanegunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehenengo lanegunean.
Edozelan ere, enpresak fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean) jakinarazpena berehala bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:
● Gertakari-mota.
● Jatorria eta kausak.
● Izandako ondorioak.
● Hartutako euste-neurriak.
● Epeak.
H) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
I) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, aurreko urtean atmosferarako eta uretarako isurketei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori trantsakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
J) Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc,
Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, betiere.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua aplikatuko da.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute aldaketa gauzatu aurretik, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni denean.
b) Isurketak nabarmen murriztu daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan edo bestelako behaketetan jasotako emaitzek egiaztatzen badute ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla.
i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketatik ondorioztatzen bada baimena aldatu beharra dagoela.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»
«Bosgarrena.– Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k ebazpen honen xede diren altzairuzko hodiak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerei dagokionez titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.»
«Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:
– Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ren nortasun juridikoa iraungitzea, indarrean dauden arauek aurreikusitako kasuetan.
Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.»
Seigarrena.– 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.Uri Amurrion (Araba) altzairuzko hodiak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak egiteko emandako ingurumen-baimen integratua gauzatzea, eta 16-I-01-000000000239 instalazio-kodea esleitzea.
Zazpigarrena.– Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k sei hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:
● Baimendutako kudeatzaileari entregatzen zaizkion sortutako hondakinen behar bezalako identifikazioa eta sailkapena justifikatu beharko ditu, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten baita. Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.
● Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko eteten denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
● Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen E.7 letran adierazten den moduan.
● Azterketa ekonomikoa, Ebazpen honen B atalean jasotzen den moduan.
Bigarrena.– Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.k sei hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:
● Ingurumen-organo honek adierazitako fidantza jartzea.
Bederatzigarrena.– Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri eskatzea txerta ditzala Ingurumen Sailburuordetza honi igorri beharreko hurrengo urteko ingurumena zaintzeko programan ebazpen honetan jasotzen diren bere ingurumen-baimen integratuaren aldaketak.
Hamargarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hamaikagarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Tubos Reunidos Industrial, S.L.U.ri, Amurrioko Udalari (Araba), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.
RSS