Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2016ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IBARRAKO UDALA
5069

IRAGARKIA, 2016ko enplegu publikorako eskaintzari buruzkoa.

2016ko urriaren 28an Tokiko Gobernu Batzordeak, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehenengoa.– 2016ko Enplegu Publikorako Eskaintza onartzea, erabaki horrekin batera I. eranskin gisa doan dokumentuan azaltzen diren plazak jasotzen dituena.

Bigarrena.– 2016ko Enplegu Publikorako Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laburpen bat argitaratzea.

Eta horren berri ematen da behar diren ondorioetarako. Bestetik, administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzitarako Donostiako Epaitegian bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak, uztailaren 1eko 6/1985 Botere Judiziala arautzen duen Lege Organikoa aldatzen duenak, emandako idazketaren ondorioz.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ibarra, 2016ko azaroaren 3a.

Alkatea,

MIKEL AGIRREZABALA EZKURDIA.

I. ERANSKINA
2016KO LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
(Ikus .PDF)

(*) Barne-sustapenaren bidez betetzeko deitutako plazak enplegu-eskaintza publikoa handituko du bete gabe gelditzen bada.

(**) C2 (C1 jabetzan lanpostua hartu ondoren eta Euskadiko Polizia Legearen 118.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako).


Azterketa dokumentala