Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2016ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5034

EDIKTUA, 2016ko azaroaren 16koa, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 01/2016/104 espedientea ebatzi dela.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Lurralde-ordezkariaren ebazpenaren bidez bukatu da espediente hori, I12016000023934 arau-haustearen akta dela-eta Forever Tea SL (IFZ: B01532886) enpresari ireki zitzaiona. Ebazpen horretan, baiesten da arau-haustearen aktan jasotako proposamena, eta, beraz, enpresari 15.000,00 euroko zehapena ezartzen zaio, lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko legearen testu bateginaren 12.1.b) artikuluaren aurkako arau-hauste astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresa horri jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2017-01-16a izango da, eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:

Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522

Erreferentzia: 0116010400219

Identifikazioa: 160117

Zenbatekoa: 15.000,00 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duena).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 16a.

Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkaria,

ÁLVARO IRADIER ROSA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala