Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2016ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5030

IRAGARKIA, 2016ko azaroaren 9koa, Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen da Hernani-Azpeitia 1 eta 2, 132 kV-ko (mota: zirkuitu bikoitza) linea elektrikoa aldatzeko proiektua, Hernaniko udalerrian.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan (2013-12-27 BOE) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegian, ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan (2008-03-18ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen da administrazio-baimena eta burutzapen-proiektua eskatzen den instalazio elektrikoaren proiektua.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU; egoitza, dagozkion jakinarazpenetarako: Ribera de Axpe 5 Erandio (Bizkaia).

Erreferentzia: RI-20-24040/AT-H-2016-56

Linearen ezaugarriak: 132 kV-ko aireko linea elektriko trifasikoa, zirkuitu bikoitza.

(Ikus .PDF)

Linearen ibilbidea: Hernani.

Helburua: Hernaniko HK GA.09 (Young Play) guneko urbanizazio proiektuan aurreikusten diren eraikinetara arauzko distantziak bermatzea.

Aurrekontua: 145.344,81 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau. Espedientea aztergai egongo da Donostiako Easo kaleko 10ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotzen diren alegazioak, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2016ko azaroaren 9a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala