Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2016ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4984

IRAGARKIA, obra-bamiena prozeduran entzunaldi-izapidea jakinarazteko dena.

Aipatutako entzunaldi-izapidearen zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan – ektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Espedienteak Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamar egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezken dokumentuak aurkeztu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua – 20015 Donostia.

Jabari Publikoko Urguneen araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 113. artikuluan aipatutako entzunaldi-izapidea betez (Errege Dekretu hori, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuak aldatu zuen), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 84. artikuluarekin eta horrekin bat datozen artikuluekin bat etorriz (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 14a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala