Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2016ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4980

IRAGARKIA, interesdunei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 23ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, hasiera ematen zaio Tolosan, Leaburun, Altzon eta Lizartzan (Gipuzkoa) dauden Araxeseko paper-fabrika eta haren azpiegitura hidraulikoak monumentu-multzoaren kategoriarekin sailkatutako kultura-ondasun izendatzeko espedienteari, eta espediente hori jendaurrean eta interesdunen entzunaldipean jartzen da.

Aipatutako ebazpena interesdunei jakinarazten saiatu arren, ezin izan da jakinarazpena gauzatu hemen ezarritakoaren arabera: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua.

Ondorioz, ondoren aipatzen den interesdunari jakinarazten zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 23ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, hasiera ematen zaio Tolosan, Leaburun, Altzon eta Lizartzan (Gipuzkoa) dauden Araxeseko paper-fabrika eta haren azpiegitura hidraulikoak monumentu-multzoaren kategoriarekin sailkatutako kultura-ondasun izendatzeko espedienteari, eta espediente hori jendaurrean eta interesdunen entzunaldipean jartzen da.

Interesdunek beren eskubideak defenditzeko egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkeztu ahal izango dituzte, 15 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 14a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala