Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2016ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4974

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 398/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 398/2015 prozedura bideratu da, Ainara Diaz Garcia-k eskatuta Pablo Filgueira Iglesias-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Pablo Filgueira Iglesias-en aurka, Ainara Diaz García-ren ordez Idocin prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut.

XEDATZEN DUT

1.– XXXXX alaba adingaberen guraso-ahala bi guraso biek baliatu ahal izatea; ama Ainara Díaz García-ri baimena ematen zaiolarik, XXXXX adingabekoari dagokionez, neurriak era esklusiboan hartzeko jarduketa administratibo, mediko eta hezkuntzakoetan.

2.– Alaba adingabearen jagoletza ama Ainara Díaz García-ri esleitzea.

3.– Adingabeko XXXXX alabaren alde eta Pablo Filgueira Iglesias-en kargura, 300 euroko mantenu-pentsioa ezartzea.

Hileko lehenengo bost egunetan ordaindu beharko da kopuru hori, demandatzaileak izendatzen duen bankuko kontu zenbakian. Urtero eguneratuko da zenbateko hori, Estatistikako Institutu Nazionalak –edo horren ordezkoak- jarritako kontsumo-prezioen indizeak izan ditzan aldaketen arabera.

Guraso biek, erdibana, ordaindu beharko dituzte euren seme-alabentzako beharrezko diren gainontzeko ezohiko gastuk.

4.– Prozesu honetan parteetariko inori ere zaio ezartzen kostuak ordaindu beharra.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4850000000039815). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko urriaren hamarrean.

Eta demandatuari, Pablo Filgueira Iglesias-i, legez jarritako moduan egiteko jakinarazpena, ediktu hau ematen dut, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko urriaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala