Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2016ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4972

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 680/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 680/2015.

Demandatzailea: Gladys Mercedes Tamayo Noguera.

Abokatua: Estibaliz Madariaga Rudiño.

Prokuradorea: Uriz Martin Gonzalez.

Demandatua: Jose Rodrigo Prado Garzon.

Gaia.

Aipatu judizioan 253/16 epaia eman da, eta haren epaitza honakoa da, hitzez hitz:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Uriz epaitegietako prokuradoreak, Gladys Mercedes Tamayo Noguera-ren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztu duen demanda, Jose Rodrigo Prado Garzón-en aurkakoa. Horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzio bidez, Yumbo hirian (Cauca Ibarra, Kolonbia) 1999ko martxoaren 6an egin zen ezkontza –Gladys Mercedes Tamayo Noguera-ren (NAN: 72839828R) eta Jose Rodrigo Prado Garzón-en (NAN: 73035864P) artekoa–. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek (besteak beste, ezkontzaren ekonomia-erregimena bertan behera uztea), epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, jakinaraz bekio ofizioz Erregistro Zibilari dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0680 15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita bian.

Jose Rodrigo Prado Garzon demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko urriaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala