Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2016ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4970

EDIKTUA, exequaturrez bideratutako 27/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zk.ko Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Exequatur 27/2016.

Demandatzailea: Maria Joaquina Felipe Mejias.

Abokatua: Sara Azpiazu Angoitia.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Demandatzailea: Antonio Mela Fernandez.

Gaia: exequatur.

Aipatutako judizioan autoa eman zen 2016-08-03an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-zatiak.

XEDAPENAK

Onartu egiten dut Ángel Echaniz prokuradoreak Maria Joaquina Felipe Mejiasen ordez eta bera ordezkatuz aurkeztutako eskabidea. Hori dela eta, epaitegi honek onartu egiten du atzerriko ebazpen bat, zeina eman baitu Samanako (Donimikar Errepublika) Lehen Auzialdiko eta Instruziokoak (Cámara Civil, Comercial y de Trabajo) Antonio Mela Fernandezen aurkako dibortzio-prozedura batean 2005eko apirilaren 5ean, eta, horrenbestez, Flakako Erregistro Zibilean (Girona).

Igor bedi exhortoa Flakako Erregistro Zibilera, ebazpen honen arabera joka dezan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1832 0000 10 0027 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Justizia Administrazioaren letraduaren sinadura.

Antonio Mela Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2016ko urriaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala