Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2016ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4969

1437/2016 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritza-karguak hutsik daudenean, kargudunak ez daudenean edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzen duena.

EGITATEAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan (Barakaldo-Sestao ESI) karguak hutsik daudenean, kargudunak ez daudenean edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak xedatutakoa osatzeko, araubide bat ezarri beharra eztabaidatu eta komenigarritzat jo da.

Planteamendu hori sareko beste zerbitzu-erakunde batzuetan egindakoarekin bat dator, administrazio-kudeaketaren funtzionamenduari laguntzen dio baliozko administrazio-egintzak egiten jarraitzeko, eta bat dator ondorengo zuzenbide-oinarri hauekin:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1ko 40/2015 Legearen 13. artikuluaren arabera: «Administrazio publiko bakoitzak ezartzen duen moduan, administrazio-organoetako titularra aldi baterako ordeztu ahalko da bere lanpostua hutsik dagoenean, titularra etortzen ez denean edota gaixorik dagoenean, edota titular horren abstentzioa edo ezespena deklaratu denean».

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 11.c) artikuluaren arabera, zuzendari nagusiari dagokio erakunde publikoko osasun-zerbitzuetako zuzendari gerenteak izendatzea eta kargutik kentzea, eta zuzendari gerente bakoitzaren proposamenez, aipaturiko zerbitzu-erakundeetako gainerako karguak izendatzea eta kargutik kentzea.

Artikulu horretatik ondorioztatzen da, aurreko oinarrian adierazitako irizpideari jarraikiz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren eskumena dela berak izendatutako zuzendaritza-kargudunen ordezkatze-erregimena ezartzea.

Azaldutako guztiagatik, legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendaritza-kargu hauek hutsik daudenean, kargudunak ez daudenean edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzea:

Zuzendaritza Medikoa.

Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza.

Langileria-arloko Zuzendaritza.

Erizaintzako Zuzendaritza.

Zuzendari gerentearen ordezkoa zuzendari medikoa izango da, eta zuzendari medikoa ez badago, kargua hutsik badago edo gaixorik badago, gainerako zuzendariak izango dira, zerrendako ordenari jarraikiz.

Zuzendari gerentea ez diren gainerako zuzendari-karguen ordezkapena jardunean dagoen beste edozein zuzendarik egin dezake.

Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta ebazpenaren eragina jasotzen dutenei horren berri ematea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honek, behin betikoa izanik, ondorioak izango ditu eman den egunetik aurrera, eta Barakaldo-Sestao ESIaren barruko edozein erakundetarako gai honi buruz aurretik emandako edozein beste ebazpen deuseztatzen du.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala