Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2016ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4967

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2016ko aurrekontu-kreditua agortu dela Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduko laguntzak finantzatzeko, bertan laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak araututa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen 2016rako deialdia laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzetarako.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.2 artikuluan, xedatuta dago laguntza-eskabideak ebazteko, kontuan hartuko zirela eskabideak zer hurrenkeratan jaso ziren. Halaber, 23.2 artikuluan ezartzen da laguntzak ukatuko direla baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bitartez.

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2016ko laguntzen deialdiaren 2. artikuluan, ezartzen da laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aurrekontuetako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat. Eguneratzerik izanez gero, argitara eman behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.

Halaber, 2. artikulu horretan, jakitera ematen da zein den 2016ko deialdi honetarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa.

Agortu egin direnez Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako jarritako baliabide ekonomikoak, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzeko, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea agindu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko jarritako aurrekontu-kreditua agortu dela 2016ko irailaren 30ean, 10:23ko espedientea aurkeztuta.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala