Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2016ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4966

EBAZPENA, 2016ko irailaren 29koa, Etxebizitzako sailburuordearena, ebatzi egiten dituena birgaitze integratuko areetan edo bizitegi area degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren aginduz deitutako laguntzak.

Aipatutako laguntzen deialdiari buruzko txostena aztertu da.

GERTAKARIAK

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduak arautzen du birgaitze integratuko areetan edo bizitegi area degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea. Agindu hori Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduak aldatu du.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abenduaren 14ko Aginduak 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan ezarritako agiriak idazteko laguntzen deialdia egiten du.

Aipatutako agindu horretan aurreikusitako balorazio-batzordeak epearen barruan aurkeztutako eskariak eta dokumentazioa ebaluatu ditu, eta ebazpen-proposamena aurkeztu du.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 12. artikuluan dago adierazita diru-laguntzen deialdia ebazteko organoa Etxebizitza Sailburuordetza hau dela.

Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak aztertu ondoren

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Udalei edota udal-hirigintzako elkarteei diru-laguntzak emateko aukera ukatzea, jarraian zehazten diren dokumentuak idazteko, ondoren azaltzen diren arrazoiengatik.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Onartzea udalen edota udal-hirigintzako elkarteek jarraian zehazten diren dokumentuak idazteko laguntzei uko egitea:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Udalei edota udal-hirigintzako elkarteei diru-laguntzak ematea jarraian zehaztuko diren proiektuak idazteko, eranskinean zehazten diren kopuruetan eta ehunekoetan.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunei, eta jakinaraztea ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 29a.

Etxebizitzako sailburuordea,

M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala