Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4962

IRAGARKIA, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen prozeduraren bidez espediente batean interesdunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, eta ebazpenen testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala