Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4961

EDIKTUA, 2016ko urriaren 18koa, Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko agiri-eskaerak.

Iragarki honen amaieran adierazten diren interesdunei ezin izan zaie agiriak eskatzeko jakinarazpena berariaz egin, hainbat arrazoirengatik; agiri horiek zein diren ere adierazten da beherago.

Hortaz, ediktu hau argitara ematen da, interesdunak jakitun izan daitezen eta dagozkion ondorioak sor ditzan; betiere, bat etorriz ondoko arauetan ezarritakoarekin: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, zehazki, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketa duena, eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie haien espedienteari buruzko agiriak aurkeztu beharko dituztela iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hamar eguneko epean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Félix María Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela hemen jasotako errekerimenduen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Félix María Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 18a.

Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkaria,

ÁLVARO IRADIER ROSA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala