Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4953

EDIKTUA, 417/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: adostasunik gabeko dibortzioari buruzko apelazio-errekurtsoa. 417/2016.

Errekurtsogilea: Lahouria Benabbou.

Abokatua: Alberto Redondo Serena.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Alderdi errekurritua: Mohamed Benahmed.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Errekurtso horren gainean 310/2016 epaia eman da, 2016-10-05ean. Hau dio epaitzak:

«Baiesten dugu Lahouaria Benabbou andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, dibortzioari buruzko 789/2015 prozeduran emandako 257/2016 epaiaren aurkakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko zortzi zenbakiko Epaitegian bideratu da. Horrenbestez,

1.– Ezeztatu eta indarrik gabe uzten dugu honako neurri hau: «4.– Bi adingabeak ezin izango dira lurralde nazionaletik atera, aurretiazko baimen judizialik ez badago. Bidal bekio ofizioa Poliziaren Kidego Nazionalari, dagozkion ondorioetarako.»

2.– Berretsi egiten ditugu epaiaren gainerako erabakiak, eta ez da kostuei buruz berariazko aipamenik egiten.»

Mohamed Benahmed demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala