Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4952

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 8koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskarian eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak erakusten ditu. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionalizatzeko.

Urtero gorabeherak sortzen dira ikasleen guztizko matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte eskaeran, eta baita, finean, hezkuntza plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek duten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.

Apirilaren 16ko 81/1996 Dekretuan, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuan eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuan, jarraitu beharreko irizpideak ezarri ziren, kasu bakoitzean ematen den aldaketa mota definitzeko, parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten dion zehazteko.

2016-2017 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:

– 148/2016 Dekretua, 2016ko urriaren 25ekoa, argitaratu zen. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan, Patronatuetan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan, 2016-2017 ikasturterako.

– Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.

– Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu zaie eta horiek burutu egin dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.

– Sortu den dokumentazioa berrikusi da.

Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokigu orain.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2016ko urriaren 25eko 148/2016 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2016-2017 ikasturtearen hasieratik izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen eta eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

ERANSKINEAN ERABILI DIREN LABURDUREN KODEAK

ALDIA

1.1.– Ezabatzeak.

1.2.– Hizkuntza eskakizunaren (HE) aldaketak.

1.3.– Derrigortasun-dataren aldaketak.

2.1.– Lanposturik gabeko maisu-maistren berradskripzioa.

2.2.– Lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa.

2.3.– Lanposturik gabeko edo lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa (2.3.II), behin betikoen berradskripzioaren (2.3.I) ondorio dena.

2.4.– Ondo adskribaturiko behin betikoen berradskripzioa.

2.5.– Aurreko prozesuetan lanpostua kendu egin zitzaienen berradskripzioa.

FZ: Finkatze zuzena.

BT: Lanpostuen baterabiltzea.

ZT: Ikastetxeen zatiketa

BE: Bat egitea

OHARRAK

BERE: Lanpostu berezia.

IBIL: Lanpostu ibiltaria.

ZIA: Zereginen ikaskuntzako atalak.

EPEA: Lanpostuaren HE gainditzeko epea bete izanagatik ezabatzea.

ADSKRIPZIO-MOTA

B: Ongi adskribatuta-esleituta

P: 2HE betetako lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

E: HE betetako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

T: HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

H: Gaizki adskribatuta-esleituta.

S: Lanposturik gabe.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala