Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4951

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, argitara ematen duena Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako -maisu-maistren kidegoetako kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteei dagozkienak soilik- lan-legepeko eta funtzionario diren langileen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak (apirilaren 19ko EHAA) -urriaren 10eko 198/2006 Dekretuak eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuak aldatu zuten (2006ko urriaren 25eko EHAA eta 2008ko abuztuaren 14ko EHAA)-, alde batetik, irizpideak ezarri zituen Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko; bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla ikasturte bakoitzean egokitzeko asmoz, gure Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera.

Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuak (1999ko urtarrilaren 19ko EHAA) unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezarri zituen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei dagokienez.

Urriaren 25eko 149/2016 Dekretuaren bidez (azaroaren 2ko EHAA) onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako - maisu-maistren kidegoetakoak izan ezik- lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena, 2016-2017 ikasturterako.

Dekretu horretan Maisu-Maistren Kidegoaren funtzionarioek bete ditzakete lanpostuak ere agertzen dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan daudenak.

Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, eragindako ikastetxe bakoitzean ekin zaio langileak berratxikitzeko prozesuari. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.

Akta horiek esku artean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo antzeman diren akatsak konpondu eta gero, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarakoxe da, hain zuzen ere, Agindu hau.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.- Argitara ematea unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako -maisu-maistren kidegoetako kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteei dagozkienak soilik- lan-legepeko eta funtzionario diren langileen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:

a) I. eranskina: lekuz aldaturik gertatu diren pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota.

b) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.

c) III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira horiei buruz: zein lanpostura berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren eta atxikipen-mota.

d) IV. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titularitatea lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.

e) V. eranskina: prozesuan parte hartu duten Maisu-Maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan dauden lanpostuei dagokienez.

2.- Langileak birbanatzeko prozesu honek 2016-2017 ikasturte hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

LABURDUREN ESANAHIA

ALDIA/TXANDA:

1.1.- Lekuz aldaraziko diren langileak zehaztea.

1.2.- Lekuz aldarazitako langileek titularitatea berreskuratzea.

2.1.- Espezialitate bereko eta hizkuntza-eskakizun edo derrigortasun-data ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea, eta hizkuntza-aldaketak.

2.2.- Espezialitate ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea.

2.3.- Lekuz aldarazitako eta berratxiki gabeko pertsonak berratxikitzea.

BT: Lanpostuak baterabiltzea.

FZ: Finkatze zuzena.

BE: Ikastetxeen bateratzea.

ZT: Ikastetxeen zatiketa

ADSKRIPZIO-MOTA (AM):

B: Ongi adskribatuta.

P: 2. HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta.

E: HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan HErik gabe (hizkuntza-aldaketa) aldi baterako ongi adskribatuta.

T: HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta.

OHARRAK:

EPEA: Lanpostuari HE ezabatzea, egiaztatzeko epea bete izanagatik.

I. ERANSKINA. LEKUZ ALDARAZITAKOAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA. EZABATU DIRENAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA. BERRATXIKITUAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA. ERABATEKO TITULARITATEA LORTU DUTENAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA: Maisu-maistrak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala