Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4950

AGINDUA, 2016ko urriaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zallako udalerrian (Bizkaia) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da «Landabaso Eskolaktiboa Koop. Elk. Txikia» erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera, zeinaren bidez eskatzen baita Zallako udalerrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematea, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak emateko, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (martxoaren 12ko BOE).

Espediente hori izapidetu da ezarritako prozeduraren arabera, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Kode zenbakia: 48019286.

Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Landabaso Eskola Aktiboa».

Titularra: Landabaso Eskolaktiboa Koop. Elk. Txikia.

Helbidea: La Herrera-Ijalde auzoa, 7.

Udalerria: Zalla.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa. Edukiera: unitate bat, 18 ikaspostukoa.

– Lehen Hezkuntza. Edukiera: 2 unitate, bakoitza 23 ikaspostukoa.

2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimenduko diren irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du ikastetxeak, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Baimendutako irakaskuntzak egun indarrean dagoen antolamendu akademikoak ezarritakoari jarraituz irakatsiko dira, eta irakaskuntza horietan edozein aldaketa egin nahi izanez gero, beharrezkoa izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren baimena izatea.

5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion baimena eskatzera.

6. artikulua.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da ikastetxeari baimena ematerakoan jarraitutako araudiak ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, edo baimenduta dituen irakaskuntzak egungo indarreko antolamendu akademikoak ezarritako arauen arabera irakatsiko ez balira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ikastetxea sortzeko eta jardunean jartzeko emandako baimenak 2016-2017 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak eta ikastetxea Ikastetxeen Erregistroan inskribatzea ekarriko du.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 24a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala